Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Berkeleyn euskal unibertsitateen “gaitasun maila altua” defendatu du

2010.eko uztailak 27

Lehendakariak, AEBetan egiten ari den bidaian, Berkeleyko Unibertsitatean bi hitzarmen sinatzeko ekitaldia zuzendu du

Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Orkestra) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Unitate Biofisikoak hitzarmen bana sinatu dute Berkeleyko Unibertsitate ospetsuarekin. Lehenengo kasuari dagokionez, lankidetza hitzarmena School of Information-ekin sinatu da eta bi zentroek ikerketak eta ikertzaileak trukatzea ahalbidetuko du, bigarren kasuan, aldiz, EHUk Carlos Bustamanteren laborategiarekin sinatu duen hitzarmenari esker, Leioako campusean eraikin berri bat eraikiko da molekula bakarren laborategi bat egiteko, eta gailentzekoa da Carlos Bustamanteren laborategia erreferentzia bat dela arlo horretan. Patxi López lehendakariak hitzarmen horiek sinatzeko egin den protokolo-ekitaldia zuzendu du eta euskal unibertsitateek “geure garapena bultzatuko duten ideiak, baloreak eta ezagutza lantzeko” daukaten gaitasun maila altua azpimarratu du. “Euskadi gaur egun mundura gero eta irekiago dagoen lurralde bat da eta gure unibertsitateak ere horretaz ohartu dira. Eztabaidarako ekarpenak egiteko eta geure garapena bultzatuko duten ideiak, baloreak eta ezagutza lantzeko gaitasun maila altua daukate”, gehitu du.

Patxi López lehendakariak euskal unibertsitateen “gaitasun maila altua” azpimarratu du Berkeleyko Unibertsitatera egin duen bisitan eta bertan, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte. Bere esku-hartzean, lehendakariak Euskadi “mundura gero eta irekiago dagoen lurralde bat” dela eta bertako unibertsitateek “eztabaidarako ekarpenak egiteko eta geure garapena bultzatuko duten ideiak, baloreak eta ezagutza lantzeko gaitasun maila altua" daukatela azaldu du. “Erakunde honen historia azpimarragarria handiagotzen laguntzea eta gure unibertsitatea bere gaitasunen mailan jartzeko balioko duela espero dugu”, erantsi du.

Gaur goizean San Franciscoko Berkeley Unibertsitatean egin den ekitaldi horretan Patxi López lehendakariaz gain, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Pedro Luis Arias Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Juan Ignacio Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeak, Mr. Gram. Fleming vice-chancellorak, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, José Luis del Val Deustuko Unibertsitateko errektoreordeak, Felix Goñi Euskal Herriko Unibertsitateko eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko Biofisika Unitateko zuzendariak, José Luis Curbelo Orkestrako zuzendari nagusiak eta Anna Lee Saxesian School of Informationeko dekano eta irakasleak ere parte hartu dute.

Bere esku-hartzean, lehendakariak “Berkeleyko espiritua” barneratu nahi duela azaldu du, izan ere, euskal herritarrok “Berkeleykin batera ekin nahi diogu abentura honi eta horixe da honaino ekarri gaituen arrazoi bat". “Hori frogatzeko, gaur nirekin batera daude Kaliforniako Unibertsitateko bi saileko lankidetza hitzarmenak sinatuko dituzten Euskal Herriko bi unibertsitateko bi erakunde”, azaldu du.

Sinatutako akordioen arabera, Euskal Herriko Unibertsitateko Biofisika Unitatea eta molekula-unitateen arloko ikerketan aitzindaria den Carlos Bustamanteren laborategia elkarlanean arituko dira. Akordio horri esker, EHUk Leioan daukan campusean epe ertainera eraikin berri bat egingo da eta eraikin berriak molekula bakarren laborategi bat barne hartuko du. Deustuko Unibertsitateak, aldiz, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Orkestra) bitartez, School of Informationekin batera lan egingo du eta bi zentroek ikerketak eta ikertzaileak trukatu ahalko dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria