Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Izaskun Urienek Arrasaten aurkeztu du 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia

2015.eko irailak 28

Izaskun Urienek OSALANeko zuzendari nagusiak ostiral honetan, irailaren 25ean aurkeztu du 2015-2010 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia OSARTEN kooperatibak eta Mondragon korporazioak antolatutako ekitaldi batean. Jardunaldia zuzendariak laneko segurtasun eta osasunaz sentsibilizatzeko egin da. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak Angel Toñak eta Mondragon korporazioko Batzorde Iraunkorreko lehendakariak Javier Goienetxeak ireki dute. Bertan izan da baita ere Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuordea Jose Andres Blasco.

Angel Toña sailburuak, ardura partekatua azpimarratu du bere irekiera hitzaldian. Izan ere, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan prebentzio sistema osatzen duten agente ugarik hartzen dute parte. Egungo ekomiaren susperraldi xumeari ere egin dio erreferentzia Angel Toñak, praktikan “prebentzio sistemarentzat estress proba” izaten ari dela adieraziz. Laneko istripuei buruzko datuek erakusten dute azken hamabost urteetako joera hautsi egin dela, %1 hazi baitira istripuok. Hortaz, kalitatezko enplegua sortzeko beharra azpimarratu du, non segurtasuna eta osasuna “faktore-gakoak” izango diren.

Izaskun Urien, OSALANeko zuzendari nagusiak kooperatiba desberdinetak zuzendarien aurrean azaldu ditu 2015-2010 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren lan ardatzak eta helburu estrategikoak. Enpresaren kudeaketan prebentzioa txertatzeko beharra apimarratu du, eta baita enpresetan eta bertan lan egiten duten pertsonengan jokabide seguru eta osasungarriak barneratzeko beharra ere.

Goizean zehar Mondragon taldean segurtasun eta osasun arloko eta OSARTEN bere prebentzio zerbitzuetako arduradunek parte hartu dute. Jardunaldia taldeko enpresa desberdinetan aurrera eraman diren jardubide egokien aurkezpenarekin amaitu da. Amaiera hitzaldia Javier Sotil Mondragon korporazioko lehendakariak eman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)