Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Asporotsttipia”, euskal erlaitzaren biodibertsitatea interpretatzeko zentro berria Hendaian

2015.eko irailak 27

 

  • Txinbadia-egitasmoaren barruan: herrialde mugakideen lankidetza-proiektu bat, Irun, Hondarribia eta Hendaiaren artean

 

Txinbadiako ingurumena interpretatzeko zentroei Hendaiako Asporotsttipia, «euskal erlaitzaren etxea», gaineratu zaie gaur. Txinbadia Bidasoaren bi aldeetara hedatzen den eremua da, hain zuzen, Hendaiak, Irunek eta Hondarribiak partekatzen dutena. Itsasbazterra Kontserbatzeko zuzendari Odile Gauthierren eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente Jean Jacques Lasserren esku aurkezpena, eta inguruko herriotako alkateen eta Akitaniako Gobernuko diputatuen eta kideen hitzekin, Lapurdiko itsaslabarretan eta kostaldean barrentzen den bide ondoko etxetzar eder bihurtu da Hendaia eta Donibane Lohitzune arteko kostaldeko baserrian behinola zegoen diskoteka. Planoek, argazkiek, irudiek, hegazti-soinuen erreproduzitzaileek, bideoek eta gainerako elementuek inguruko biodibertsitatea ezagutzeko aukera emango diete ikasle eta bisitariei. Hendaia, Irun eta Hondarribian jaiotako beste zenbait ekimenek bezala, Europako Batzordearen babesa du honek ere, mugaz haraindiko izaera dela-eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Kote Ezenarro,Odile Gauthier, Jean Jacques Lasserre