Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu autobus zerbitzuan Getarian eta Eibarren

2015.eko irailak 25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen duten autobusen ibilbidea aldatuko du datorren larunbatean, irailaren 26an, Getariako (Gipuzkoa) II. Itsas Krosa dela eta N-634 errepideko trafikoa moztu egingo baita. Beste alde batetik, astelehenetik, irailaren 28tik, ostegunera, urriaren 1era, biak barne, Eibarko udal autobus zerbitzuaren (Udalbus) ibilbidea aldatuko da noranzko batean, Santaiñes eta Indalezio Ojanguren kaleak trafikorako moztuta egongo direlako.

 Getariako II. Itsas Krosa dela eta N-634 errepidea trafikorako mozturik egongo denez, Euskotrenek Meagako Gainetik egingo du arratsaldeko autobus zerbitzuaren parte bat, lantzadera zerbitzua eskainiz Zarautz eta Getaria artean.

 16:30etan, 17:00etan eta 17:15ean Zumaiatik eta 16:00etan, 16:15ean, 16:40an, 17:00etan eta 17:40an Donostiatik irteten diren autobusek Meagako Gainetik zirkulatu beharko dute. Gainera, Euskotrenek lantzadera zerbitzua ezarriko du Getaria eta Zarautz artean, Meagatik, eta Getaria eta Zumaia artean, N-634, errepidetik, irteera ordu hauekin:

  • Getaria – Zumaia – Zumaia (N-634 errepidetik): irteerak Getariatik 17:05ean eta 18:05ean, eta Zumaiatik 17:15ean.
  • Getaria – Zarautz – Getaria (Meagako Gainetik): irteerak Getariatik 16:25ean eta 17:25ean, eta Zarautzetik 16:45ean eta 17:45ean.

Eibarren, astelehenetik, irailaren 28tik, ostegunera, urriaren 1era, biak barne, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara Santaiñes eta Indalezio Ojanguren kaleak trafikorako moztuta egongo dira.

Hori dela eta, Euskotrenek UDALBUS udal autobus zerbitzuaren zerbitzua aldatuko du Amaña – Azitain – Debegesa noranzkoan. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara ibilbidea aldatu behar denez, ordu tarte horretan ez da zerbitzurik emango Ipuruako eta Sostoatarrengo geralekuetan.

 Aurkako noranzkoan (Debegesa – Azitain – Amaña) ez da aldaketarik izango.

 Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko