Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria “Euskadi Learning Tour” esperientzian parte hartzen duen Mexikoko ordezkaritza batekin bildu da

2015.eko irailak 28

Iñigo Urkullu lehendakaria “Euskadi Learning Tour” esperientzian parte hartzen ari den Mexikoko ordezkaritza batekin bildu da gaur Lehendakaritzan. Bilera honetan 2014ko apirilean onartutako 2020rako Nazioartekotzeko Esparru Estrategia – Basque Country Estrategiaren lan-ildoak zehaztu ditu. Ordezkaritzak Euskadi bisitatzen ari da bost egunez Eusko Jaurlaritzaren «Euskadi Learning Tour» programaren bigarren edizioaren barruan. Iaz abian jarri zen ekimen horrek Basque Country estrategiaren barruan lehentasunezkotzat jotako herrialdeei, Mexikori adibidez, aukera eskaintzen die Euskadiren ezaugarri nabarmen eta berezienak ezagutzeko.

Ordezkaritza hori industriaren, hezkuntzaren, I+G+Bren eta kanpo-harremanen arloan, besteak beste, ardura-karguak dituzten bederatzi pertsonak osatuta dago; horiekin batera Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga eta Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko ordezkari Ibon Mendibelzua daude.  

Energia, fabrikazio aurreratua eta bio-zientziak–osasuna binomioa daude Euskadiko industria 4.0rako lehentasun estrategikoen artean. Horri dagokionez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea ezagutu ahal izango dute Zamudioko Teknologia Parkean Tecnalia eta CIC Biogune zentroak bisitatuz. BIMEP itsas energiako saiakuntza-zentroan euskal energia-politikaren ardatz nagusien berri emango diete, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua ere azalduko diete TKNIKA museoa zentroaren instalazioetara egin beharreko bisitan.

Esparru ekonomikoari dagokionez, berriz, Confebask elkarteko buruarekin eta hiru lurraldeetako merkataritza-ganberen buruekin biltzea ere aurreikusita dago.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)