Berriak
Eu

Euskadik Eskualde Batuen Erakundeko presidenteordetza izango du

2015.eko irailak 25
  • Eskualde Batuen Erakundearen batzorde betearazleak bilera bat egin du Montevideon irailaren 24 eta 25ean
  • Nazioarteko estatuen azpiko gobernuak biltzen dira foro horretan beren ahotsa munduan entzunarazteko

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren bitartez, Eskualde Batuen Erakundearen (ORU-FOGAR) Batzorde Betearazlearen bilera batean parte hartu du Montevideon, irailaren 24 eta 25ean. Erakunde horren barruan mundu osoko estatuen azpiko gobernuak biltzen dira, eta beren ahotsa munduan entzunaraztea dute funtsezko helburutzat, besteak beste. Bilera horretan Euskadiren Argentinako (Mercosur) ordezkari Sara Pagolak eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak parte hartu dute. Azken hori ORU-FOGAR erakundeko 2. presidenteorde hautatu dute.

ORU-FOGAR erakundearen batzorde betearazle horren osagarri, halaber,mintegi bat egingo dute estatuen azpiko parte-hartzaile horietako batzuek dagozkien lankidetza-esparruetan izan dituzten esperientziak jorratzeko. Hilaren 25eko jardunaldian Euskadiren mugaz gaindiko lankidetza-esperientziaren berri eman du Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak. Gaien artean, Akitaniarekiko euroeskualdearen eta Pirinioetako Lan Erkidegoaren barruko harremanak landu dituzte gehienbat.

Aipatutako mintegian, Euskadiz gain, hauek ere izan dira hizlari: Hegoaldeko Rio Grandeko (Brasil) gobernadore José Ivo Sartori, Uruguaiko Kanpo Arazoetako ministro José Luis Cancela, bai eta Garapenerako Banku Inter-amerikarreko (BID) eta Andeetako Sustapenerako Korporazioko (CAF) ordezkariak ere, besteak beste.

Lan-agendari amaiera ematearren, bilera egin dute Uruguaiko presidenteorde Raúl Sendicekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)