Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Nafarroako presidenteak bi erkidegoen arteko harremanak indartzeko eta zabaltzeko nahia azaldu dute

2015.eko irailak 25

Lehendakaria Nafarroako Foru Komunitateko presidente Uxue Barkosekin bildu da, eta bi erkidegoen arteko harremanak indartzeko eta zabaltzeko nahia azaldu du, sinatuta dituzten 17 hitzarmenak oinarri hartuta. Hala hitzartu dute bien arteko lehen bilera instituzionalean, Iruñean.

Bileran, bi agintariek indarrean dagoen lankidetza-protokolo orokorra eguneratzeko eta zabaltzeko lan egin behar dela adierazi dute. Horren lehentasunek bost arlo biltzen dituzte: komunikazio-azpiegiturak -abiadura handikoak, batez ere-, hezkuntza eta osasuna, suspertze ekonomikoa, kultura eta euskara eta, azkenik, harreman ekonomiko-finantzarioak.

Gainera, lehendakaria eta Nafarroako presidentea foru-erkidegoan EiTBren igorpena errazteko eta mugaz gaindiko lankidetza areagotzeko beharraz aritu dira. 

Hala, lehendakariak azaldu du bi gobernuek «etengabeko harreman-bidea» irekiko dutela, interes komuneko bereziki hiru arlotan lan egiteko: herritarren bizi-kalitatea hobetzeko bizilagun-harreman onak lortzen; autogobernua handitzeko eta hitzarmena eta kontzertu ekonomikoa defendatzen eta Euroeskualdeak proiektu partekatu gisa Europan ematen dituen aukerak aprobetxatzen.  «Gure erkidegoek lotura historikoak eta kulturalak dituzte. Orain arte lankidetzan aritu gara eta lankidetza handitzeko nahia adierazi diogu elkarri», amaitu du lehendakariak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos, Presidenta de Navarra