Berriak
Eu

Nazio Batuek Argentinara gonbidatu dute Emakunde berdintasun politiketan duen esperientzia azal dezan

2015.eko irailak 24

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko ordezkaritza bat Argentinan izan da egunotan, Nazio Batuek gonbidatuta, hango agintariei eta baita gizarteko eragileri berdintasun politiketan duen esperientzia azaltzako helburuarekin. Nazio Batuek erabaki dute Emakunde egiten ari den lana erreferentziazkoa izan daitekeela Argentinako berdintasun politikentzat.  

Irailaren 21ean Argentinako zenbait enpresetako ordezkariekin bildu zen Emakundeko ordezkaritza. Bilera honetan azken urtean enpresetan berdintasun planak eta diagnostikoak bultzatzeko egin den lana azaldu zitzaien, bereziki Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile zigiluaren prozesua. Ehun enpresa eta entitatek baino gehiagok jaso dute gurean zigilu hau.

Irailaren 22an, Argentinako Berdintasunaren aldeko Gizonen Bilkuran parte hartu zuen Emakundek, Argentinako Gobernuko Lan Ministroa eta Emakumearen Kontseilu Nazionalaren presidentea bertan zirelarik. Bilkura  Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUDek) antolatu zuen. Bertan Gizonduz ekimenaren berri eman zuen Emakundek. 2007. urtean abian jarritako ekimen honen bitartez 5.000 gizon inguruk jaso du jada berdintasuna eta maskulinitate berriei buruzko prestakuntza.

Honekin batera, Emakundek bilerak izan ditu Buenos Aireseko Gobernuko Ministra eta Emakumearen Kontseilu Probintzialeko presidentearekin, besteak beste.

Bilera guzti hauek antolatzeko Emakundek Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren eta Argentina-Mercosur-eko Euskadiko ordezkaritzaren laguntza izan du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 01

    A Argentina sí que vais a la Euskal Kopa de baloncesto femenino celebrada en Vitoria este mes, NOOO!!!
    ¿¿¿ Por que???

Komunikabideek behera kargatzeko