Berriak Osasuna
Eu

Eusko Legebiltzarreko Ordezkaritzak bisitatu du Donostia Unibertsitate Ospitaleko gaixotasun infekziosoen Unitateko Segurtasun Biologiko handiko eremua

2015.eko irailak 22

Osasun eta Kontsumo batzordeko kideak dira eta Osasun Sailak gonbidaturik joan dira ezaugutzeko gaixotasun infekzioso larriak dituzten pazienteentzako unitatea.

Legebiltzarkideei lagundu zieten Antonio Arraiza Armendariz Asistentzia Sanitarioko zuzendariak  eta Osasun sailbururen gabineteko Fátima Ansotegik, DUOko zuzendari gerente José Manuel Ladrón de Guevara bertan zegoela denei arrera egin eta azalpenak emateko.

Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitalea da Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluak baieztatutako Ebola kasuak tratatzeko estatuan  izendatu dituen zazpi ospitaleetatik bat, eta Euskadin gerta zitezkeen kasuez gain, mugakide diren beste lurralde batzuetan ere: Nafarroan, Errioxan edo Kantabrian diagnostikatutako kasuak ere artatu litzake Ospitaleak

Ospitaleko Segurtasun Biologiko Handiko Ospitaleratze Eremu berrian.  kokatua dago gela berezi bat isolamendu eta segurtasun baldintzarik zorrotzenak eskatzen dituzten eritasun kutsakorrak dauzkaten pazienteentzat, esate baterako Ebola birusak erasandako gaixo posibleentzat.

Bisita Osasun Sailak osasun zerbitzuak ezagutzera emateko egindako gonbidapenaren erantzuna izan da. Eta hari esker EAJ-PNV, EH Bildu eta PPko legebiltzarkide batzuek unitate horren funtzionamendua ezagutu dute. 321.742 euroko aurrekontua izan zuen guztira unitate berria martxan jartzeak; Inbertsio horren emaitzak erabateko segurtasuna eskainiko du, Ebola kasu erreal bati, edo beste edozein gaixotasun infekzioso larriri, aurre egin ahal izateko unea iristen denean

Donostia- San Sebastián 2015ko irailaren 22an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Manuel Ladrón de Guevara , DUOko zuzendari gerentea