Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Lehendakariak Denon Irekia ekimeneko parte-hartzaileei harrera egin die

2015-09-24

Joan den irailaren 17an, lehendakariak Denon Irekia ekimeneko parte-hartzaileei harrera egin zien, Lehendakaritzaren egoitzan. Topaketan bai Irekia ataleko eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariek bai proiektuaren parte izan diren elkarteetakoek parte hartu zuten, eta adimen urritasuna, buru-nahasmendua, garuneko gaitzak eta autismoa daukaten pertsonen aldeko elkarteak gehien kezkatzen dituzten gaiak mahaigaineratu zituzten.

Denon Irekia ekimena urteko lehenengo hiruhilekoan jaio zen, aipatutako kolektiboko kideen artean lana sustatzeko helburuarekin, kolektibo horri, askotan, ez zaiolako merezi duen protagonismoa ematen; hots, hala bere ahalegin eta entregagatik nola gizartean eta enpresan ekarpenak egiteko ahalmenagatik merezi duen protagonismoa.

Joan den irailaren 17ko ekitaldiak bukaera eman die proiektuari –www.denonirekia.eus webgunearen eta Linkedineko plataformaren inguruan eratu da– eta prestakuntza-saio pilotuei. Horien ondorioz, KZGunea sareak eta FEVASek konpetentzia digitalen arloko prestakuntza-ibilbide bat sortuko dute elkarlanean. Gainera, Linkedineko gida erraz irakurri ahal izateko egokitu da, jasotako ekarpenei eta FEVASen koordinazio-lanari esker.

Zenbaki hotzei erreparatuta, Denon Irekia ekimenak emaitza hauek ekarri ditu: webguneko 68.000 orrialde baino gehiago bisitatu dira, ekimena sustatzeko bideoen kasuan 100.000 inprimaketa baino gehiago izan dira, herritarrek 21.000 boto baino gehiago eman dituzte adimen-ezgaitasunak dituzten pertsonen enplegagarritasunaren alde, Linkedinen 44 profil ireki dira, EAEko 15 elkartek parte hartu dute, Irekiaren proposamenari buruzko eztabaidak 6.000 bisita baino gehiago izan ditu, proiektuaren inguruko dokumentazioak 1.400 deskarga baino gehiago izan ditu…

Baina zenbakietatik haratago, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Gobernu Irekiaren arteko ekimen bateratu hau ilusio handi-handiarekin bukatu da, baita ildo berean lanean jarraitzeko gogoarekin eta pozik, proiektuan inplikatutako kolektiboek bai pertsonalki bai profesionalki egin diezaguketen ekarpen handia ezagutu dugulako.

Iruzkin bat
  • Lehendakaritza
    2015-11-03

    Lehendakaritzak Linkedin-en profila bat nola zabaldu jakiteko gida erraz bat egin du

    Denon Irekia ekimenari amaiera emateko, Linkedin gizarte-sare profesionalean profil bat nola zabaldu erakusteko gida erraz bat egin du Lehendakaritzak, FEVAS elkartearekin batera.

    Horrela, Lehendakaritzak eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak hartutako konpromisoetako bat bete da, Denon Irekiak hasieratik aurreikusitako babes guztia jaso baitu.

    Gida hau irakurketa errazari buruzko metodologiaren jarraibideak betez egin da, edonork erraz ulertzeko moduan, desgaitasun intelektuala, garuneko kaltea, nahasmendu mentala edo autismoa dutenek barne.
    ___________________________________________________________________

    Lehendakaritza presenta la Guía para abrir un perfil de Linkedin en lenguaje sencillo

    Como colofón a la iniciativa Denon Irekia, Lehendakaritza ha elaborado junto a FEVAS una guía en lenguaje sencillo para ayudar a las personas a abrir un perfil en la red social profesional Linkedin con mayor facilidad.

    Se trata del cumplimiento uno de los compromisos adquiridos por Lehendakaritza y el Departamento de Empleo y Políticas Sociales al alcanzar Denon Irekia los apoyos previstos desde el principio del proyecto.

    Esta guía está elaborada siguiendo las pautas de la metodología de lectura fácil y está concebida para que pueda ser comprendida con facilidad por cualquier persona, incluidas las pertenecientes a los colectivos de discapacidad intelectual, daño cerebral, trastorno mental o autismo.

    Guia: http://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/7181/Linkedin_manual_lectura_facil.pdf?1446559191

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko