Berriak Lehendakaritza
Eu

AEBetan Euskal enpresa eta unibertsitateentzako “bide berriak irekitzea” da lehendakaria Nevada eta Kalifornian egiten ari den bisitaren helburua

2010.eko uztailak 26

Bidaia ofizialaren lehenengo jardunaldian, lehendakaria bertara hurbildu den prentsarekin bildu da eta Euskal Ikasketen Zentroak bere omenez antolatu duen afarian parte hartu du

"AEBak eta Euskadiren arteko loturak berritzea" eta euskal enpresak AEBetan koka daitezen "bide berriak irekitzea" dira Patxi López lehendakariak Iparramerikara egin duen lehenengo bidaia ofizialaren bi helburu nagusiak. Bidaia ofizialaren lehenengo jardunaldian, lehendakaria Renora joan den prentsarekin bildu da eta Euskal Ikasketen Zentroak bere omenez antolatu duen afarian parte hartu du. Lehendakaria AEBetara joan da Euskal Ikasketen Zentroa eratu zuen Bill Douglasen gonbidapena onartu ondoren, izan ere, 5 urtez behiz milaka euskal herritar Boise-n biltzen dituen Jaialdian parte hartzera gonbidatu zuen.

Datozen 5 egunetan, Patxi López lehendakaria Nevada, Stanford, Berkeley eta Boiseko unibertsitateak bisitatzera joango da, baita Kaliforniako beste enpresa garrantzitsu batzuk ere, hala nola Google, Slac eta Cars Facility. Bi esparru horiek, unibertsitatea eta enpresa, gaur AEBetan bisita egiten ari den Jaurlaritzaren ordezkaritzak Patxi López lehendakariak AEBetara egin duen lehenengo bidaia ofizialaren agendarako ezarri dituen ekintza esparru nagusiak dira. Eginbeharrez betetako agenda horri ekin dio lehendakariak gaur arratsaldean Renon bidaiaren inguruko berriak emateko haraino joan den prentsarekin egin duen topaketa informalean. Iparramerikan gauzatu duen lehenengo esku-hartze publikoan, lehendakariak Gasteizko Gobernuak "AEBak eta Euskadiren arteko loturak berritu" nahi dituela azpimarratu du, bereziki, Nevadako Estatuan bizi den euskal herritar kopuru garrantzitsuarekin, hori dela eta, Euskal Ikasketen Zentroarekin hainbat hitzarmen sinatuko dira euskal kultura eta ikasketak zabaltzen laguntzeko. "Guretzat oso garrantzitsua da euskal kolektiboei laguntzea, hau da, beren jatorritik urrun euskal kultura aldarrikatu eta babesten duten pertsona guztiei laguntzea", azaldu du lehendakariak.

Baina lehendakaria AEBetan egiten ari den bisita Estatu Batuetan sartu nahi duten euskal enpresei "bide berriak irekitzeko" ere baliagarria izango da. Gaur egun Euskadiko 60 enpresa inguru daude Estatu Batuetan, baina Eusko Jaurlaritza enpresa eta unibertsitateekin "zubi berriak sortzen" saiatuko da beste enpresa batzuei ere han kokatzeko aukera emateko. Lehendakariaren hitzetan, "helburu horrekin, Amerikako 4 unibertsitate eta Euskal Herriko 3 unibertsitate izango dira bidaia honetako jardueraren ardatza".

Horren adierazgarri da lehendakariarekin batera doan ordezkaritzan Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea ere egotea. Horrez gain, Blanca Urgell Cultura sailburua, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Jose Antonio Maiz Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planeko Aholkularitza Kontseiluko aditua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria ere harekin batera joan dira.

Enpresak eta unibertsitateak

Eusko Jaurlaritzak, bihar, astelehenez, Nevadako unibertsitatea eta Euskal Ikasketen Zentroarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuko du euskal kultura eta errealitatea zabaltzen laguntzeko.

Asteartean, Berkeleyko Unibertsitatean, Bustamante Laboratorios eta Okestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute "baterako ikerketa proiektuak sustatzeko". Eta ostiralean beste hitzarmen bat sinatuko da Boiseko Unibertsitatearekin Euskal Ikasketen Programa mantendu eta finkatzeko.

Kaliforniako egonaldian, aldiz, lehendakariak Google, SLAC eta Cars Facility zentroak bisitatuko ditu eta San Franciscoko Euskal Zentroan "Euskadiko enpresak AEBetan sartzeko bide berriak sustatzeko" enpresa ekitaldi bat egingo du.

 

2 iruzkin
  • @IMH_Elgoibar
    2011.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/wTSpY7tH Ikastea jaio da, irakasle, ikasle, ikastetxe eta familiei zuzendutako hezkuntz-ataria

  • 2010.eko uztailak 26

    Es bueno que el gobierno vasco siga abriéndose más al mundo,este país ha estado mucho tiempo treinta años,encerrado en sí mismo que cuando se leén estas noticias uno respira un poco mejor. Todavía queda mucho que hacer,por eso hay que seguir con estas iniciativas buenas para el país vasco como para sus ciudadanos que vemos en este cambio de gobierno una Esperanza.Un abrazo para todas y todos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari