Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaik balio naturalen internazionalizaziorako turismorako apustua egin du

2015.eko irailak 23

EUROSITEk, Migratory Birds for People Europako lan-sareak eta Urdaibai Bird Centerrek elkarlanerako topaketa batzuk antolatu dituzte Urdaibain. Topaketa horietan Europako natur-gune interesgarrienetariko batzuetan kokatzen diren bisitari zentroetako ordezkariek hartu dute parte; hain zuzen ere, Errusia, Suedia, Ingalaterra, Holanda, Belgika, Portugal eta Frantziako natur gune desberdinak egon dira ordezkatuta.

 Topaguneak Urdaibai Bird Centerren eta Madariaga Dorretxean ospatu dira eta bi ardatz nagusi izan dituzte gaitzat: leku paregabe horietariko kontserbazioa, eta bisitari-zentroen arteko garapen turistikoaren arloko nazioarteko elkar lankidetza. Izan ere, zentroen artean teknologia berrien bitartez lan egitea proposatu da, zentro bakoitza beste herrialdeetan kokatuta dauden beste zentroen enbaxadore izateko asmoarekin.

 Euskal Herriaren kasuan Basquetour euskal turismorako agentzia topaguneen buru izan da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio turistikoak eman  ditu ezagutzera.

 Bestalde Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Urdaibairen tankerako naturgune paregabean aurrera eraman dituen kontserbaziorako proiektuak plazaratu ditu.

 Azkenik, amaiera gisa, GAIA clusterrak Munduko Bankuak eta ENoLL Europako Living Labs sareak egindako aitorpena plazaratu zuen partaide guztien artean. Entitate horiek, lurraldearen garapen sostengarrirako eta hiritargoan zentratzen diren berrikuntzarako balio dezaketen 15 nazioarteko kasuren adibideak argitaratu ditu. “Citizen-Driven Innovation” argitalpeneko arrakasta-kasu bat Urdaibai Bird Centerreko Living Lab-a da, izan ere bertan  Bizkaiko Foru  Aldundiak babesten duen proiektu honen diziplina anitzeko  izaera nabarmendu delarik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)