Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iosu Madariagak nabarmendu du Mugikortasunaren Europako Astean garraio jasangarria bultzatzen dela, batez ere gazteen artean

2015.eko irailak 23
  • Europa osoan egindako ekintzak amaitu dira
  • «Beharrezkoa da ohiturak aldatzea eta herritar guztiak inplikatzea»

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariagak esan du Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek, lantokiek, udalerriek eta erakundeek Mugikortasunaren Europako Astean antolatutako ekintzak aurrerapauso handia izan direla jasangarria zabaltzeko eta sustatzeko, batez ere, gazteen artean. «Haientzako izango da planeta etorkizunean, eta kontserbatzen eta hobetzen jakin behar dute, askotan iraganeko ezjakintasunak eragindako egoerak gaindituz. Arlo horretan dira funtsezkoak garraiobideak», esan du.

 

Iosu Madariagak Gasteizko hiriburuan egin zuten bizikleta-ibilaldian hartu zuen parte, seiehun eskolaumerekin eta Gorka Urtaran alkatearekin. Ibilaldiaren amaieran sailburuordeak zorionak eman zizkien keinu horrengatik. «Argi dago hiriak zuentzat direla, gazteentzat, eta mugikortasun jasangarriaren alde eginez gero, horietan biziko zarete eta horietaz gozatuko duzue. Gainera, ziur nago hiriak hobetzeko ideia asko ekarri eta ekarpen asko egingo dituzuela», esan zien.

 

Ingurumeneko sailburuordearen ustez, beharrezkoa da gazteek garraiobideak zuzen eta egoki konbinatzea eta hautatzea: ikastetxera, kirola egitera edo bestelakoetara, adibidez, bizikletaz eta tranbiaz edo autobusez eta oinez joatea, ondoen datorkien bezala. «Beharrezkoa da ohiturak aldatzea eta herritar guztiak inplikatzea», gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran