Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Aizarnazabalgo jaiak direla eta

2015.eko irailak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak gaueko autobus zerbitzua eskainiko du datorren larunbatean, irailaren 26an, Aizarnazabalgo jaiak direla eta.

Gaueko zerbitzua Zumaia – Aizarnazabal eta Zestoa – Aizarnazabal zatietan eskainiko da. Autobusen irteera orduak hauek izango dira:  

•    Zumaia – Aizarnazabal: 23:00etan.
•    Aizarnazabal – Zumaia: 4:00etan.
•    Zestoa – Aizarnazabal: 23:30etan.
•    Aizarnazabal – Zestoa: 4:30etan.

Zerbitzu berezi horretako geralekuak puntu hauetan egongo dira:  

•    Zumaia: tren geltokia eta Patxita Etxezarreta.
•    Aizarnazabal: Udaletxeko plazaren aurreko bide-gurutzea.
•    Zestoa: Gurutzeko geralekua.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko