Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa aurkeztu dio Eusko Legebiltzarrari. Planak lau oinarri funtsezko ditu: prebentzioa, babesa, jazarpena eta erantzuna

2015.eko irailak 23

Estefania Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak uztailean aurkeztu zuen dokumentua Ertzaintzaren Kontseiluan

Segurtasuneko sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, berak eskatuta, Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa aurkeztu dio gaur Eusko Legebiltzarrari, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagarekin, eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondorekin batera. Bost arrisku maila aurreikusten dituen Planak, lau funtsezko oinarri ditu –aurrea hartzea, babestea, esestea eta erantzutea– erantzun global, oso eta proportziozkoa emateko terrorismoaren mehatxuari, alderdi guztietan.

Euskadin, eta Europa osoan, islamismo erradikalerantz jo du mehatxu terroristak. Mehatxu mota berri bat, beraz, eta, hari aurka egiteko, jarduera-plan berriak, jarraibide berriak eta polizia-jardunbide berriak behar dira, oraingo mehatxu terroristari egokituak.

Erradikalizazio-prozesuek eta, zehazkiago, erradikalizazio azkarreko prozesuak, zeinak prozesuok antzematea zailtzen baitu, premiazko bihurtzen dute informazioa biltzea; horrez gainera, azkarra eta segurua izan behar du informazio-jarioak, hala Ertzaintzaren jakintza-maila desberdinen artean nola segurtasun- eta polizia-arloko erakunde eta kidegoen artean, ekintza bortitzak galarazteko modu bateratu eta globalean.

Islamismoa kontrolatzeko eta ikertzeko orain arte Euskadin egindako lanak hainbat moldaketa izan ditu terrorismo eredu berrietara egokitzeko. Testuinguru horretantxe sortu da plan hau, islamismoaren errealitate berri honetara egokitua, Ertzaintzaren lan-metodoak berrikusi eta EAE-an bizi den egoerara egokitzeko helburuarekin, horrela,  Ertzaintzako zerbitzu eta unitate guztien indarrak bildu eta terrorismo islamistari eraginkortasunez aurre egin ahal izateko.

Egoerari aurre egiteko hartutako neurrien artean, Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa prestatu da, fenomeno terroristari jatorritik beretik egiteko aurre, gerora arrisku-egoerak sortzea eragozteko, helburu posibleen babesa hobetzeko, talde terroristak ikertzeko eta indargabetzeko gaitasunak sendotzeko, eta balizko eraso terrorista baten eraginak kudeatzeko orduan mekanismoak hobetzeko.

Lau ardatz estrategiko

Plan estrategikoaren oinarrian, Europako zuzentarauek alor horretarako proposatuko lau jarduera ardatzak daude.

 - Informazioaren, ezagutzaren eta ikerketaren bitartez prebenitzea

 - Segurtasuneko dispositiboak indartuz (ahulguneak gutxitzeko) babestea

 - Eraso terrorista baten arriskua aztertzeko eta ebaluatzeko gaitasunak hobetuz esestea

 - Erantzuna ematea, eraso terroristen eraginak minimizatzeko eta normaltasuna berrezartzeko beharrezko diren koordinazio-bideen hastapenak ezarriz

Prebentziozko jarduketen ardatzean, helburu hauek finkatu dira:

 - Diagnostiko eguneratua bat edukitzea, Euskadiko musulman-komunitatearen gizarte-errealitatea ezagutzeko, bai eta Euskadiko mugimendu islamikoena ere

 - Prestakuntza ematea prebentzio-politiketan sartutako agente guztiei

- EAEko beste poliziekin elkarlanean jardutea, batez ere, udaltzaingoekin, haien gertutasuna dela-eta

 - Informazioa trukatzea beste inteligentzia-zerbitzu batzuekin

- Erradikalizazio-prozesuak kontrolatzea

 - Islamofobiaren aurka lehiatzea

Babesaren ardatz estrategikoan, berriz, helburu hauek nahi dira lortu:

 - Berariazko araudi bat egitea

- Mehatxu terroristak aztertzea

 - Mehatxuaren helburu izan daitezkeenak identifikatzea

Jazarpenaren ardatzean, helburu hauek erdietsi nahi dira:

 - Terroristak indargabetzea

 - Legez kanpoko finantzazioa kontrolatzea

Azkenik, azken ardatzak erantzuna eman beharko du erasorik gertatzen bada; horretarako, honako hau proposatzen du:

 - Erasoari modu eraginkorrean erantzutea

 - Biktimei arreta egokia ematea

 - Iritzi publikoa informatzea

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2015.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Seguridad presenta en el Parlamento el Plan Estratégico contra el Islamismo Radical basado en... http://t.co/xLsTcBSFXO

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)