Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarriko du Arreo-Caicedo de Yusoko lakua Kontserbatzeko Eremu Berezi eta Añanako diapiroa Biotopo Babestu izendatzeko adierazpena

2015.eko irailak 23
  • Bi hilabeteko epea egongo da pertsona, administrazio eta erakunde interesdunek alegazioak aurkezteko
  • Natura 2000 Sarea
  • Alexander Boto: «Euskadiko laku-sistema kontinental natural handiena da, eta igeltsu-ezaugarriak dituzten gatz-tximinien gainean eratutako penintsulako bi lakuetako bat»

Vitoria-Gasteiz, 2015/09/22

Datorren ostegunean, hilak 24, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak jendaurreko informazioan bi hilabetez edukiko du kontsultagarri, pertsona, administrazio eta erakunde interesdun guztiek alegazioak egin ahal izan ditzaten Arreo-Caicedo de Yusoko lakua Natura 2000 Sarearen barneko Kontserbatzeko Eremu Berezi eta Añanako diapiroa Biotopo Babestu izendatzeari buruz.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko zuzendari Alexander Botok zehaztu duenez, «Añanako diapiroa, interes handiko egitura geologikoa dena, Arabako hego-mendebaldean dago, Lantaron, Erriberagoitia eta Gesaltza Añana udalerrietan. Bi hezegune barne hartzen ditu, oso bereziak direnak Euskal Autonomia Erkidegoan: Arreo-Caicedo de Yusoko lakua eta Gesaltza Añanako gatz-harana, bata zein bestea aspaldi sartu zirenak RAMSAR hitzarmenari loturiko nazioarteko garrantziko hezeguneen zerrendan».

Botok azaldu duenez, «Arreo-Caicedo de Yuso lakua Euskadiko laku-sistema kontinental natural handiena da, eta igeltsu ezaugarriak dituzten gatz-tximinien gainean eratutako penintsulako bi lakuetako bat; hau da, balio zientifiko handiko ekosistema da».

Ingurumeneko zuzendariak zehaztu duenez, «ezaugarri geomorfologiko eta fisiko-kimiko bereziak ditu, substratu diapirikoko ur hipergazien iturburu bat kasu –gatzezko zolda duen balio ekologiko handiko eremu txiki bat eratzen du–, Ebro Haraneko gatz-sistemek berezkoak dituzten landare-komunitateak eta lore-espezieak bertan haztea ahalbidetzen dutenak».

Lakua, gainera, hegazti urtarren –anatidoak, murgilak eta txilinportak– neguko babesleku garrantzitsua da, baita interes handiko espezieek, tartean, zingira-mirotzek, uroilanda handiek eta askotariko lezkariek, habia egiteko lekua ere. «Zoritxarrez, lakuan espezie exotiko asko dago; karpak, sol eta black-bass perkak eta karramarro amerikarra esaterako. Horrenbestez, esku hartzea beharrezkoa da», nabarmendu du Botok.

Kokapena

Arro hidrografiko txiki batean dago kokatuta eta askotariko belarki-laboreak (zerealak, koltza, etab.) zein Quercus generoko basoak (garrigak, erkameztiak, ameztiak, etab.) ditu. Ondorioz, lakuaren inguruneko nekazaritza-jardueren zati batek oso eragin handia izan du ekosisteman, gainazaleko arrastatzearen bitartez, lakuaren kubetara jalkinak, ongarriak eta fitosanitarioak iristen zirelako. Arazo hori ia erabat konpondu da LIFE Tremedal proiektuari esker. URA-Uraren Euskal Agentziak eta Arabako Foru Aldundiak proiektu horretan parte hartu dute. Azken horrek lakuaren inguruko nekazaritza-lursailak erosi ditu naturalizatzeko (www.tremedal.eu).

Bestalde, Gesaltza Añanako gatz-harana garrantzi ekologiko, kultural, paisajistiko eta historiko handiko hezegunea da. Gatz-ustiategi tradizionala da, larrainetan banatua, baita ornogabe eta flora halofilo oso berezien bizilekua ere. Gainera, gatz-harana EAEko ondare-multzo azpimarragarrienetako bat da. Egun, kultura-ondasun izendatuta dago, monumentu-multzoaren kategorian.

Aspaldi honetan, hainbat administrazio gogor jardun dira gatzagak lehengoratu eta Unescok multzoa gizateriaren ondare izendatu dezan. Izan ere, izendapenari esker, mundu-mailako errekonozimendua jasoko luke eremu horrek. Hala bada, Biotopo Babestu izendatzea bultzada handia litzateke hori lortzeko.

Añanako diapiroak EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan sartutako interes geologikoko lau gune ditu: Caicedo-Yusoko lakua; Añanako diapiroa; Añanako gatzaga-sailak; eta Pauleko igeltsu-meatzeak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015.eko irailak 25

    Sra.Ana Maria García: En la fase actual del procedimiento -trámites de audiencia e información pública-, las aportaciones, sugerencias, comentarios, quejas, alegaciones, etc, se analizan y valorande forma conjunta y coherente, tras la finalización del plazo de dos meses. Es la única forma que permite no perder de vista la globalidad de las aportaciones que se reciben dando así respuestas coherentes.

    Respecto al uso de los topónimos, es otro tema diferente ,desde luego, no tiene nada que ver con el núcleo de lo que se trata al declarar un espacio natural protegido. Suele ser conflictivo en algunos casos debido a las diversas denominaciones utilizadas por las poblaciones del entorno ,y al final, se adoptan decisiones guiadas por lo establecido en política lingüística. Sugerencias y observaciones como la que Usted formula, Sra García, son bienvenidas y así la trasladamos al servicio correspondietne para la valoren. Ante todo, muchas gracias por participar en Irekia.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2015.eko irailak 24

    Si tengo algo que decir, lo primero que hay que informarse bien
    SOLO es lago de Caicedo Yuso y lo digo porque mi bisabuelo nació allí, así que para los que somos descendientes de allí, nos sienta fatal que este maravilloso Lago se lo atribuyáis a otros

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)