Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Izendapenak eta kargu uzteak Euskadiko Orkestraren Administrazio Kontseiluan. (2015-09-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-09-22

Erabakia, Euskadiko Orkestra sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluko kontseilaria kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeari buruzkoa.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran onartu ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez Euskadiko Orkestra sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten Foru Diputatuen izendapen berriak eta kargu uzteak.

Kargua uzten dute, beraz, sozietate publikoan: Itziar Lamarain Cenitagoyak, Ikerne Badiola Garciandiak eta Miren Josune Ariztondo Akarregik. Hauen ordez, kontseilari izendatu dira: Igone Martinez de Luna Unanue, Denis Itxaso Gonzalez eta Lorea Bilbao Ibarra.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan