Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2.400.000 euro kultur ondarea zaindu eta babesteko. (2015-09-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 22

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2015-2017 urteen tartean euskal kultur ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko jardueretarako diru laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du. Agindu honek, era berean, ondare horri eragiten dioten hiri antolaketarako instrumentuak idatzi eta aldatzeko diru-laguntzak ere arautzen ditu.

Bi diru-laguntza mota bereizten dira: bata, euskal kultur ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzekoa, 2.250.000 euroko diru kopurua duena; eta bigarrena, aipaturiko ondare horri eragiten dioten hiri antolaketarako instrumentuak idatzi eta aldatzekoa, 150.000 euroko diru kopuruarekin (2.400.000 euro orotara).

Agindu honek, aurreko deialdiaren bidez, euskal kultura ondarea bultzatu eta sustatzeko 32 proiektu lagundu zituen diruz. Horien artean, aipagarriak dira diru-laguntza jaso zuten jarduera hauek: Arabako erromanikoa ezagutzeko zentroa sortzea (Estibalitzen); Punta Begoñako Galerietan egindako esku-hartzea (Getxon); Kanpezuko harresirako sarbidea hobetzea; Egiar estazio megalitikoari balioa ematea (Oiartzunen); Done Jakue Bidean dauden ermitei balioa ematea eta haiek ezagutaraztea Getarian eta Bermeon; edo Santa Ana Biltegian zahar berritze lanak burutzea (Añanako Gatz Haranean).

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke Euskadiko pertsona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki entitateak edo euren menpeko organoak, bai eta hiri birgaikuntzarako sozietateak ere. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau