Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak biktimei buruzko politika publikoetan aurrera egiteko Batera konpromisoa aurkeztu du

2015.eko irailak 22

Gobernu-kontseiluak IV. Gazte Justizia Planari 80,2 milioi euro bideratzea onartu du

Lehendakariak «Batera konpromisoa» aurkeztu du, gaur, asteartea, egin duten gobernu-kontseiluan. Ekainaren 4ko eta 5eko bileretan hartutako konpromisoari jarraiki, biktimen inguruko politika publikoetan beste pauso bat emateko oinarriak finkatzeko dokumentua da. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak kontseiluaren ondoren emandako prentsa-aurrekoan. Bestalde, terrorismoaren biktimen elkarteei diru-laguntzen bidez 260.000 euro ematea onartu dute.

Erkorekak azaldu duenez, Batera dokumentuak biktimen eta gizartearen arteko batasuna du helburu, eta biktimei buruzko politiketan beste etapa bat ireki du, biktimak etorkizunarekin lotzeko. Hiru printzipio ditu oinarri: benetakotasuna, autokritika eginez; zintzotasuna, eragindako kalte bidegabea errekonozitzeko; eta berdintasuna, biktimentzako politika publiko pertsonalizatuak sortzeko, eta egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubideak betetzeko. Konpromiso hori Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko dituen plan eta programa guztietan presente egongo da: besteak beste, Adi-adian, Eraikiz, Udal Erretratuak eta Gogora institutuaren –biktimek eta gizarteak memoria partekatzeko espazioa– planetan.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak 260.000 euro bideratuko dizkie diru-laguntzetan terrorismoaren biktimen elkarteei. EAEn gertatutako ekintza terroristetako biktimak kide dituzten kanpoko elkarteek ere eskatu ahal izango dituzte.

GAZTE JUSTIZIAKO PLANA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Gazte Justiziaren IV. Plana onartu du 2014-2018 aldirako, 80,2 milioi euroko inbertsioarekin. Helburua da araua hautsi duten eta neurri judizialen bat bete behar duten adingabeei Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dien laguntza osoa hobetzea eta horretan aurrerabideak egitea da.

Erkorekak azaldu duenez, Euskadi Estatuaren buruan dago adingabe urratzaileen gizarteratzean: urraketak egin ondoren Gazte Justiziako programekin harremanetan jartzen direnen %80a ez da berriz erortzen.

POLITIKA OROKORRARI BURUZKO OSOKO BILKURA

Ostegun honetan Legebiltzarren egingo duten politika orokorrari buruzko osoko bilkurari dagokionez, Erkorekak azaldu du lehendakariak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko hartutako konpromisoak eta gauzatutako ekintzak gogoraraziko dituela eta, ondoren, legegintzaldi honetan geratzen den urtean Eusko Jaurlaritzak izango dituen hiru ardatz nagusien ildo nagusiez arituko dela: ekonomiaz, bake eta bizikidetzaz eta autogobernuaz.

BILERA UXUE BARKOSEKIN

Bestalde, lehendakariak eta Uxue Barkosek ostiral honetan Iruñean egingo duten bilera aipatu du. Barkos Nafarroako Gobernuko presidente hautatu zutenetik egingo duten lehena da. Azaldu duenez, Urkulluren helburua Euskadik eta Nafarroak sinatutako elkarlanerako hitzarmenetan aurrera egiteko prestasun bila joango da.

Azkenik, PSEk Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko Legebiltzarrean aurkeztu duen ekimenari buruz, Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du talde sozialistak, gainerako taldeek bezala, egokitzat jotzen dituen eztabaidak sor ditzakeela erakundeen arkitekturari buruz.

 Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.09.22)

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko irailak 25

    Seguimos avanzando hacia una sociedad más moderna, igualitaria, empática y asertiva dentro de Europa y de manera global. Me siento orgulloso de mi gobierno porque cada día implementa más medidas progresistas, por eso a nivel mundial nos respetan y comparten nuestros planes y medidas en diversas materias. Plenamente convencido.

  • 2015.eko irailak 22

    ...Un gran avance y que dicho proyecto no olvide a las víctima privadas de libertad y amenazadas como lo fueron los ESCOLTADOS.

    A. Valcárcel.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)