Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 14 EEE izapidetu ditu abuztuan

2015-09-21

2015eko abuztuan zehar, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 14 enplegu-erregulazioko espediente izapidetu ditu. Zifra hori beherakada nabarmena da aurreko hilabetearekin eta urtearekin konparatuta: uztailean baino % 75 gutxiago izapidetu dira (56 EEE izapidetu ziren uztailean), eta iazko abuztuan baino % 69 gutxiago (45 espediente izapidetu ziren hilabete hartan). 2015eko abuztuko 14 espedienteek 163 langileri eragin diete guztira: 101i, aldi baterako kontratu-etete gisa; 48ri, lanaldi-murrizketa moduan, eta 14ri, kontratu-hutsalketagatik.

Abuztuan izapidetutako 14 espedienteetatik, 8 (% 57) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 55 langileri (% 34) eragin zieten.

2015eko abuztuan, etendura-espedienteak 7 izan dira; lanaldia murriztekoak, 5, eta hutsalketako espedienteak, 2. Etendura-espedienteek 101 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 18 gutxiagori (123 izan ziren orduan); lan-jardunaldia murriztekoek, 48 langileri (% 64ko beherakada); eta iraungitze-espedienteek 14ri, iazko abuztuan baino % 90 gutxiagori (134 izan ziren orduan).

Sektoreka, abuztuan ez zen EEErik izapidetu lehen sektorean: urteko metaketan, guztizkoaren % 0,62 izan dira halakoak. EEEen ehunekoa aurreko hilekoen tankerakoa izan zen eraikuntzan (% 15), industrian (% 40) eta zerbitzuetan (% 44).

Egun, 539 etendura- eta murrizketa-espediente daude indarrean eta 5.668 langileri eragiten diete; horietatik, 433 (% 80) aurreko espediente baten jarraipena dira eta 4.700 langileri (% 83) eragiten diete.

Eskualde hauetan izan dute eragin handiena EEE horiek: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan