Berriak
Eu

Monika Hernandok `Zinexit Topaketak' izeneko atal berria aurkeztu du Bizikidetzararko Erakusketaren barne

2015.eko irailak 21

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak Zinexit Topaketak izeneko atal berri bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Zinexit Bizikidetarako Zine Erakusketaren barne. Lehenengo ekitaldi honetarako Malagako azken Zinemaldia zabaldu zuen Joaquín Oristrell zuzendariaren Hablar filma aukeratu da eta honen protagonistekin zine emanaldia eta ondorengo solasaldia  proposatzen da. Pelikularen zuzendaria Bilbon izango da 21 aktorek osatzen duten zerrendako Nur Levirekin batera.

Hernandoren esanetan, "iritzi irekia eta gure gizartearen isla izateaz gain, unean uneko, baina urtean zehar etengabekoa izango den topaketa gune berri bat izatea du helburu" Zinexit zine erakusketaren atariko gisa programatu den Zinexit Topaketak.

Elkarren segidako 6. urtez, film ziklo batek aldarrikatuko du zinea tresna hezitzaile eta sozializatzaile gisa, desberdintasunaren errespetutik abiaturik euskal gizartean elkarrizketa bultzatu eta  bakearen kultura sustatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako ZinexitZine Erakusketa,  Bilbao Alhóndigako Golem zinemetan ospatuko da urriaren 26 eta 29a bitartean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joaquin Oristrel