Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Munduko Landagunearen V. Konferentzia inauguratu du

2015.eko irailak 21

Lehendakariak Munduko Landagunearen Etorkizuna Eraikitzen: Familia Nekazaritza. V. Konferentzia inauguratu du. Ekitaldia Derioko Seminarioan ospatu da, eta bertan, Iñigo Urkulluk emakume nekazarien presentzia eta partaidetza nabarmendu ditu, konferentzian jorratuta bezala.

Alde horretatik, gogorarazi du datorren urriaren 15ean, Eusko Legebiltzarrak Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea onartuko duela, proiektu berritzailea eta emakumezkoek sektore horretan duten egitekoari justizia egiten diona. Azaldu duenez, Jaurlaritzak, Emakunderekin elkarlanean, emakumezkoen ikusgarritasuna handitu nahi du, guztia ere nekazaritza familiarraren aldeko politika publikoek gizon-emakumeen arteko berdintasun beharrezko hori jaso dezaten.

Era berean, adierazi du, errefuxiatuak hartzeko elkartasuna hainbatetan aipatzen dugun honetan, Landa Foroak jatorriaren auzia jorratzeko lan handia egin duela, baita garapen txikiagoa duten herrialdeetan aurrerapenak eta aukerak sustatzeko ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)