Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadira Kongresuetan parte hartzeko etortzen diren pertsonak gusturago daude, bisita luzatzen dute, eta gehiago gastatzen dute hiru euskal hiriburuetan

2015.eko irailak 21
  • Hiriburu guztietan, igo egin da igarotako gau kopurua, eta hobetu egin da balioespena, gogobetetasun-maila 8,1etik 8,8ra igo baita.
  • Gainera, euskal hiriek % 85eko gomendio-indizea dute.
  • %95ak adierazi du Euskadik aurretik zituen asialdi-igurikipenak gainditu dituela  eta 5 puntu hazi da (%73ra arte) beraien egonaldian asialdi-jarduerak egiten dituztenen kopurua.
  • Gastu orokorra, ere %25,6 igo da eta hazkundea hiriburu guztietan izan da.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eta Turismoaren Euskal Agentziako (Basquetour) zuzendari nagusi Arantza Madariagak Ibiltour MICE 2014 azterlana aurkeztu dute gaur goizean, zeinak Euskadin antolatutako kongresu zein konbentzioetara etortzen diren turisten profila eta portaera aztertzen dituen.

Azterlana Euskadiko Behatoki Turistikoak prestatu du, eta bi urterik behin egiten da. Azterlana osatzeko, 908 elkarrizketa pertsonal egin zaizkie euskal hiriburuetan antolatu diren kongresu nahiz konbentzioetara etorri diren eta araututako establezimendu turistikoetan ostatu hartu duten pertsonei. Elkarrizketak 26 laginketa-gunetan egin dira, 2014ko maiatza eta azaroa bitartean, eta laginetatik lortutako datuek aurrerapenak erakusten dituzte erregistro garrantzitsuetan, baita hobetzeko alderdiak ere, beste batzuetan.

ONDORIO NAGUSIAK

Euskadi kongresuen gune gisa balioesteko orduan, ondorio nagusiek aurrerapenak erakusten dituzte hiru hiriburuetan, ondoko alderdi hauetan: igarotako gau kopurua, gogobetetze-maila, hiriaren balioespena, hirian bertan egindako gastua eta fidelizazioa.

1. BIDAIA EGITEKO ARRAZOIA

Kongresu/konbentzioko programa da alderdirik garrantzitsuena, 4,6 punturekin (1etik 5era bitarteko eskalan), eta 2012ko parametroei eusten die. Nolanahi ere, 2014an oso bilakaera positiboa gertatu da kongresua antolatzen den kokapenarekin lotuta, bai autonomia-erkidegoan (3,9 puntu 2014an eta 2,4 puntu 2012an), bai hirian (4,0 puntu 2014an eta 2,5 puntu 2012an), bai ekitaldia antolatu den egoitzan (3,2 puntu 2014an eta 2,1 puntu 2012an). Halaber, gehitu egin da kongresuak/konbentzioak antolatutako programa sozialaren edo aisialdi-jardueren garrantzia (2,1 puntu 2012an eta 2,8 puntu 2014an).

Hiriak kontuan hartuta, Donostian antolatu diren kongresu/konbentzioetako turistek egindako balioespena batez bestekoaren gainetik dago alderdi guztietan, 2012ko joerarekin bat eginez, orduan ere nabarmena baitzen Donostiaren erakarpen-ahalmena, beste hiriburuen gainetik.  Gasteizen, programa sozialari eta aisialdi-programari ematen zaion garrantzia nabarmentzen da, batez bestekotik gora (2,8 da batez bestekoa, eta Gasteizek 3,6 puntu lortu ditu). Bilbok, 2012an batez bestekora iristen ez bazen ere, batez bestekotik gorako balioespena jaso du 2014an, kongresuen egoitza gisa (4,0 puntu).

2. GARRAIOBIDEAK

Hegazkina da Euskadiko kongresu/konbentzioetara etortzen direnek gehien erabiltzen duten garraiobidea (% 55), eta ondoren ibilgailu pribatuak du garrantzirik gehien (% 31).

Hegazkinaren erabilera jatorriarekin lotuta dago, noski. Ekitaldietara etorritako atzerritarren % 89k hegazkina erabiltzen du, eta Estatutik datozenek, aldiz, hegazkina (% 44) eta autoa (% 39) erabiltzen dituzte.

Hirien arabera, Gasteizeko kongresu/konbentzioetan parte hartzen duten turistek erabiltzen dute gehien ibilgailu pribatua (% 56). Bilbo eta Donostiara datozenek hegazkina erabiltzen dute gehien (% 59 eta % 54,5, hurrenez hurren).

Bilboko aireportua erabiltzen dute gehienek (% 69) helmugako aireportu gisa; ondoren, tarte handiarekin, Madrilekoa (% 12) eta Donostiakoa (% 9).

3. KONGRESU/KONBENTZIORA JOATEKO ZIOZ HIRIAN IGAROTAKO GAU KOPURUA ETA BISITAREN IRAUPENA

2012. urtearekin alderatuta, hiriburu guztietan hamarreko batzuk gehitu da hirian igarotako gau-kopurua.

Kongresu/konbentzioagatik igarotako egun kopurua 2,8koa da Estatutik datozenen artean, eta 3,7 egunekoa atzerritik datozenen artean.

2012. urtean bezala, egonaldiaren batez besteko iraupena 3 egunekoa da Estatutik datozenen artean, eta 4,1 egunekoa atzerritik datozenen artean.

Hirien kasuan, egonaldi luzeena Gasteizekoa da (3,5 egun), ondoren Donostiakoa (3,4) eta Bilbokoa (3,2). Hiru hirietan, kongresuagatik egindako batez besteko egonaldia 3 egunekoa da. Aisialdiagatik igarotako egunei dagokienez, aisialdiagatik bisita luzatzen dutenak, 2,3 gau gehiago geratzen dira Donostian, 1,7 gau gehiago Gasteizen eta 1,4 gau gehiago Bilbon.

4. JATORRIAN AISIA-JARDUEREI BURUZ EMANDAKO

  • Informazioa

2012. urtean bezala, aisia-jarduerei buruz jatorrian jasotako informazioa handiagoa da atzerritik datozenen artean (% 42) Estatutik datozenen artean baino (% 35).

  • Informazio-bidea

Kongresu/konbentzioetara datozen turistek jatorrian, ekitaldia antolatzen duen erakundearen bidez jasotzen dute informazioa batez ere (% 83). kongresu eta konbentzioetara datozen % 17k, berriz, informazioa bilatzen du, internet bidez (% 72), zein pertsona ezagunen bidez (% 31).

Jarduerei buruzko informazioa internet bidez bilatzen dutenen artean, Estatutik datozenek Euskadiko Turismoaren web-orrian (% 24) eta erreserba-zentraletan eta online agentzietan (% 24) bilatzen dute batez ere; atzerritik datozenek, aldiz, gehienek, orotariko bilatzaileak erabiltzen dituzte (% 47) edo ostatu hartu duten establezimenduaren web-orrian bilatzen dute informazioa (% 21).

5. EUSKADIN DAUDEN BITARTEAN EGINDAKO AISIA-JARDUERA

5 ehuneko gehitu da (% 68tik % 73ra) egonaldian zehar aisia-jarduerak egiten dituzten turisten kopurua.

Estatutik datozenen %76k eta atzerritik datozenen %64k aisia-jarduerak egiten dituztela diote egonaldian zehar.

Jarduerarik egiten ez dutenek diotenez, ez egiteko arrazoi nagusia astirik eza da (% 96); baina % 1ek jarduerarik ez egiteko arrazoia eskaintza ez duelako ezagutzen dela dio.

  • Gauzatutako jarduera mota

Kongresu eta konbentzioetara datozenen % 86k gastronomiarekin lotutako jarduerak egiten ditu, hiriko turismoa egiten du % 80k, eta azkenik, jarduera nagusienen artean turismo kulturala dago (% 62).

Gastronomia, hiriko turismoa eta turismo kulturala dira turistek egiten dituzten oinarrizko jarduerak. Jarduerok, guztiz bat datoz Euskadi posizionatzeko Eusko Jaurlaritzaren sustapen-ardatzekin.

Jardueren hurrenkera alderantzikatu egiten da datuak hiriburuen arabera aztertzen direnean, beste behin ere, hiriburu bakoitzaren nortasun ezberdinak elkarren osagarri dira. Gasteizek turismo kulturaleko jarduerak ditu lehenengo lekuan (% 85), ondoren hiriko turismoa (% 76) eta gastronomia (% 60). Donostiak gastronomiarekin lotutako jardueren alde egiten du argi eta garbi (% 88), ondoren hiriko turismoa dago (% 78) eta hirugarren lekuan ikuskizunak (% 15), turismo kulturalaren kalterako (% 14), beste hiriburu biekin lotura gehiago baitauka. Bilbok ere, hiriko turismorako joera indartsua izan arren (% 82), jarduera gastronomikoak ditu lehenengo lekuan (%88) eta hirugarren lekuan turismo kulturala (% 78).

2012an bildutako datuekin alderatuta, turismo kulturalarekin lotutako jarduerak nabarmen hazi direla ikus daiteke, bai Bilbon, bai Gasteizen, izan ere, 2012an bertaratutakoen % 30ak baino ez zituen turismo kulturaleko jarduerak egiten. Bilbon ere gastronomiarekin lotutako jarduerek gorakada nabarmena izan dute, eta 2012an kongresu/konbentzioetan parte hartzen zutenek gehien egiten zuten jarduera bazen ere, parte-hartzaileen % 36k bakarrik burutzen zuen.

Hiriburuetako alde zaharrak, Guggenheim museoa, Estatuko pertsonen artean Bilbo da kongresu/konbentzioetara datozenek gehien bisitatzen duten lekua, eta atzerritarrek, berriz, Donostia.

Euskadira kongresu/konbentzioetara joateko etorri eta usteak gainditu edo bete direla dioten pertsonen kopurua % 95ekoa da.

6. KONGRESU/KONBENTZIOETARA ETORTZEN DIRENEN GASTUA

Gastua, guztira:

Euskadiko kongresu/konbentzioetara etortzen direnek egindako gastua, guztira (jatorrian eta helmugan egindako gastuen batura) 56.276.000 euro inguruan balioetsi da, 2012an baino % xx handiagoa.

Estatutik etorritakoentzako balioetsitako gastua 35.532.000 eurokoa da guztira, eta 20.748.000 eurokoa atzerritarrentzako.

Hiri bakoitzeko inpaktu ekonomikoa honako hau izan da:

  • 2.963.000 € Gasteizen (2.539.656 € 2012an) .
  • 31.401.000 € Bilbon (25.543.517 € 2012an).
  • 21.912.000 € Donostian (16.716.442 € 2012an)

Turismogunean egindako gastu:

Euskadira heltzen direnean, Euskadiko kongresu eta konbentzioetara etortzen direnek, batez beste, 407 € (2012:353€) gastatzen dituzte pertsonako. Euskadin, Estatuko turistek 352 € gastatzen dituzte batez beste, eta atzerritarrek, berriz, 574 €.

Batez beste 362 € gastatzen dituzte Gasteizeko kongresu/konbentzioetara datozenek 390 € Bilbokoetara datozenek eta 452 € Donostiara datozenek.

Pertsona bakoitzak egunean egindako batez besteko gastuari dagokionez, Euskadin egindako gastua 129 (2012:119€) eurokoa da, ostatu-gastuak barne. Pertsonako eta eguneko Euskadin egindako batez besteko gastua, ostatu-gastuak barne, 124 eurokoa da Estatutik datozenentzat eta 145 eurokoa atzerritik datozenentzat.

Pertsonako eta eguneko Euskadin egindako batez besteko gastua, ostatu-gastuak barne, honako hau da hiriburuaren arabera:

  • 110 € Gasteizen (93 € 2012an)
  • 127 € Bilbon (122 € 2012an)
  • 139 € Donostian (123 € 2012an)

2014. urteko datuek gastronomian egindako gastua % 71koa dela erakusten dute. Oso zenbateko altua 2012. urtekoarekin alderatuz gero (% 48). Atzerritarrek erosketetan egindako gastuaren ehunekoa pixka bat handiagoa da (% 13).

2012. urteari dagokionez, hiru hiriburuetan gastronomiako gastu-portzentajea gehitu egin da, baina bereziki Bilbon, hemen, gastu horretan erabilitako proportzioa bikoiztu egin baita.

7. KONGRESU/KONBENTZIOA IZAN DEN HIRIAREN BALIOESPENA

1etik 10era bitarteko eskalan, hiriaren batez besteko balioespena, hainbat alderdi kontuan hartuz, 8,8koa da 2014an, eta 2012an, aldiz 8,1ekoa izan zen.

2012ko datuekin alderatuta, kongresua/konbentzioa izan den hiriari buruzko alderdi guztiek balioespena handiagoa izan dute. 2014an, gehien balioetsitakoak hiriaren garbitasun orokorra (9,6), herritarren izaera/adeitasuna (9,5), herritarren segurtasuna (9,5) eta garraiobide publikoak (9).

Eta gutxien balioetsitakoak, "puntu" asko izan arren: sarbideak eta komunikazioak (8,2), seinaleak eta informazioa (8,2) eta kalitate/prezio erlazioa merkataritza-eskaintzan (8,3).

Oro har, eta 1etik 5era bitarteko eskalan, kongresuetara etorri direnek ekitaldia izan den hiria balioetsi dute eta puntu hauek eman dizkiote:

•          Donostia (4,9), Bilbo (4,8) eta Gasteiz (4,2).

•          2012an, honako balioespen hauek egin zituzten: Donostia (4,5), Bilbo (4,1) eta Gasteiz (4,0).

2012. urtearekin alderatuta, aisiako eta denbora-pasako eskaintza jadanik ez da, batez ere Bilbo eta Gasteizen, balioespen txarrena jaso duen alderdietako bat. Garraio publikoari emandako balioespena ere hobetu egin da, Donostian batez ere, eta ez hainbeste Gasteizen.

8. HIRIA ETA EUSKADI KONGRESU/KONBENTZIOETARAKO ETA AISIALDIRAKO TURISMOGUNE GISA GOMENDATZEA

2012. urtearekin alderatuta, 2014. urtean, azpimarratzekoa da, batetik, ia ez dela egon, ez turismogune baten, ez bestearen aurka egin duen pertsonarik, eta bestetik, bakoitzak lortutako gomendio-indize altua.

Hiria ekitaldietarako turismogune gisa % 85ek gomendatuko luke.

2012ko joerarekin jarraituz, Donostia da gomendatzerakoan ondoen balioetsitako hiria eta puntu gehien lortu dituena (5), ondoren hurbil-hurbil du Bilbo (4,9) eta pixka bat urrunago Gasteiz (4,2).

9. FIDELIZAZIOA EDO LEIALTASUNA LORTZEA

Bilera-turismoaren fidelizazio-tasa, lehenago Euskadira etorritako turista-kopuruan oinarrituta, % 58koa da batez beste.

Fidelizazio-tasa handienak Estatuko turistenak dira (% 69), atzerriko turisten fidelizazio-tasa, berriz, txikiagoa da (% 27). Kopuru horiek % 4 hazi dira 2012an jasotakoekin alderatuz gero.

Datuak 2012. urtekoekin (% 64) alderatuz gero, lehenago aisialdiagatik Euskadin egondako kongresu/konbentzioetara datozen pertsonen kopurua nabarmen hazi da.

10. EUSKADI BERRIRO BISITATZEKO ASMOA AISIALDIKO ARRAZOIENGATIK

Estatuko turisten % 87 ziurtasun osoz itzuliko litzateke Euskadira edo litekeena da Euskadira itzultzea aisialdiko arrazoiengatik. Atzerritarren artean % 69koa da.

Euskadira itzultzeko aipatutako jardueren artean honako hauek dira nabarmenenak: Euskadi ezagutzeko ibilbide turistikoak, herriak bisitatuz (% 67), turismo kulturala (% 43) eta gastronomiarekin lotutako jarduerak (% 36).

11. JATORRIA

Euskadiko kongresu/konbentzioetara datozenen % 75 Estatukoak dira, gainerako nazionalitateak oso zatikatuta daude: Italia, Alemaniakoak dira % 3 eta pixka bat gutxiago Frantziakoak. Ia % 2 Britainia Handikoak dira % 1 AEBetakoak. Gainerako nazionalitateetatik Portugaletik (% 3) eta Japoniatik (% 2) datozenak nabarmentzen dira.

Estatuan, kongresu/konbentzioetara Madril, Katalunia eta Andaluziako autonomia-erkidegoetatik datoz pertsona gehien, 2014an, zein 2012an. Ondoren, Galizia, Gaztela-Leon eta Gaztela-Mantxatik datoz pertsona gehien.

12. HEZKUNTZA MAILA ETA JARDUERA NAGUSIA

Gehienek (% 95) erdi-mailako edo goi mailako unibertsitate-ikasketak egin ditu. Halaber, % 95 lanean ari da eta Spain Convention Bureau-ren txostenean agertzen diren datuek bestelakoa erakusten badute ere, Euskadin oso ikasle gutxi datoz ekitaldietara (% 4).

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko irailak 25

    El turismo de congresos es, en mi opinión, dentro del concepto general del Turismo en Euskadi un eslabón más a desarrollar en la cadena de la diversificación ecónómica de nuestro país, elemento éste último que a mi juicio es imprescindible para seguir avanzado en la economía global junto con el I+D+I

  • @bitubicomunica
    2015.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Las personas que llegan a Euskadi para asistir a Congresos están más satisfechas, alargan su visita y gastan más. http://t.co/tQFK42aCUE

  • @RunningToursBio
    2015.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Las personas que llegan a Euskadi para asistir a Congresos estan más satisfechas, alargan su visita y gastan más... http://t.co/EanjHhpLNG

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Kongresuen Turismoa aztertu dugu Ibiltour txostenean. konklusio interesgarriak 3 hiriburuetan: http://t.co/TgGwHhkNTY

  • @arantxa_tapia
    2015.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Kongresuen Turismoa aztertu dugu Ibiltour txostenean. konklusio interesgarriak 3 hiriburuetan: http://t.co/TgGwHhkNTY

  • @bilbaometropoli
    2015.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Las personas q llegan a Euskadi para asistir a Congresos están más satisfechas, alargan su visita y gastan más http://t.co/jUdYibLNd3

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)