Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Kanarietako gobernuak Euskadiko Lanbide Heziketako ereduarekiko interesa adierazi du

2015.eko irailak 18

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua Kanaria uharteetako Gobernuko presidentearekin bildu da agur eguerdiz, azken hori egun hauetan Euskadin egiten ari den bisita ofizialaren baitan. Aipatutako bileran, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo, Kanarietako Hezkuntzako sailburuorde Soledad Monzón eta Lanbide Heziketa eta Helduen Hezkuntzako zuzendari nagusi Manuel Jorge ere izan dira.

Topaketan, Kanarietako Gobernuko kideek Euskadiko Lanbide Heziketaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izan dute, baita Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana dagoeneko garatzen ari den eredua ere. Plan hau, ekoizpen-sektoreetan gertatzen ari diren aldaketa handiei erantzuteko helburuz sortu da. Solasaldiaren ardatzetako bat, hain zuzen ere, heziketa, berrikuntza eta ekintzailetza uztartzen dituen eredu bateratu horixe izan da. Kanarietako ordezkaritzak hainbat alderdi interesgarritzat jo ditu: Lanbide Heziketa Dualaren garapena, Lanbide Heziketako zentroetan bertan bultzatzen diren ekintzailetza eta enpresen sorkuntza esperientziak, institutuen barne-antolaketa eta berrikuntzaren aldeko apustua eta zentro horiek euskal ekoizpen-sarearekin duten harreman estua.

Halaber, egun hauetan, Kanarietako ordezkaritzak Euskadiko Lanbide Heziketako zentro batzuen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du, Donostiako Easo Institutu Politeknikora, Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutura eta Tknikara (Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa) egindako bisiten bitartez.

Hala Eusko Jaurlaritzak nola Kanarietako Gobernuak Lanbide Heziketarekin lotutako gaietan eta hezkuntzaren esparruko beste edozein alderditan elkarlanean jarraitzeko prestasuna adierazi dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gobierno canario: Presidente, Fernando Clavijo; consejera de Educación, Soledad Monzón; director de FP, Manuel Jorge