Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Basquetour Durbanen (Hegoafrikan) “World Route Development Forum”, aeronautikaren munduko kongresu komertzialik garrantzisuenera joango da

2015.eko irailak 18
  • Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren Euskal Agentzia bigarrenez izango da hitzordu nabarmen honetan, iaz Txikagon egon ondoren.
  • Kongresuak 100 naziotik gorako aire-konpaini, aireportu eta sektoreko enpresetako 2.500 ordezkari biltzen ditu.
  • Industria aeronautikoak munduko BPG-aren %9,8a eta 277 milioi lanpostu sortzen ditu “World Travel & Tourism Council”-aren arabera.

Basquetour asteburuan Durbanen (Hegoafrikan) izango da “World Route Development Forum”-ean, hilaren 19tik 22ra arte ospatuko den aeronautikaren munduko kongresu komertzialik garrantzitsuenean.

Bertan, munduko aire garraioaren industria eta zerbitzuen etorkizunari buruz eztabaidatuko da eta Turismoaren Euskal Agentzia AENArekin joango da nazioarteko konpainia nagusien estrategiak ezagutzeko eta eurekin harremanetan jartzeko helburuarekin, euskal aireportuek eta gure jomugak dituen eskaintza eta aukerak ezagutu ditzaten. Beraz, Euskadi nazioarteko jomuga konektatu moduan kokatzeko ezinbesteko hitzordua da.

Munduko kongresu honetan 100 naziotik gorako aire-konpaini, aireportu eta sektoreko enpresetako 2.500 ordezkari inguru bilduko dira eta 20an eta 21ean ospatuko den “World Routes Strategy Summit” gailurrarekin hasiko da, ordezkari guztiekin. Honetan, 20 naziotako 50 hizlari inguruk euren enpresen estrategiak aurkeztuko dituzte, industria aeronautikaren jarduerak eragiten dien zuzendari, talde eta erakunde biltzen dituen eztabaidarako foro bakarrean.

“World Travel & Tourism Council”-aren esanetan, industria aeronautikoa munduko Barneko Produktu Gordinaren %9,8a da eta 277 milioi lanpostu sortzen ditu.

Munduko kongresu honez gain, Routes-ek Europa mailako beste bat ere badu, “Routes Europa” deritzona eta Basquetour bertan ere izan da azken bi edizioetan.

“World Routes in Durban” kongresuari buruzko informazio gehiago: www.routesonline.com webean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak