Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz: «Mugikortasun jasangarriak berekin dakar ohiturak erabat aldatzea egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea bermatzeko»

2015.eko irailak 18
  • Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordeak «motorrik gabeko garraio eta zerbitzu publiko gehiago izatea, eta ibilgailu pribatuaren erabilera arrazionalizatzea eta murriztea» proposatu du.
  • Euskadiko Mugikortasun Foroak Suitzako, Bilboko eta Hernaniko ereduak aztertu ditu
  • Euskadin motorrik gabeko mugikortasuna –oinez ala bizikletaz– % 45ekoa da; garraio publiko bidezkoa % 13koa; auto bidezkoa % 36koa, eta % 6k bestelako garraiobideak erabiltzen ditu

Bilbo, 2015eko irailaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen ustez, «mugikortasun jasangarriak berekin dakar ohiturak erabat aldatzea egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea bermatzeko, eta, gainera, motorrik gabeko garraioa eta garraio publikoa izan behar ditu oinarri, nahitaez, baita ibilgailu pribatuaren erabileraren arrazionalizazioa eta murrizketa ere».

 

Aizek eman dio hasiera, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Mugikortasun Foroari eskainitako jardunaldi bati, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan. Sailburuordeak esandakoaren arabera, erabilitako garraiobideei buruzko azken datuek diotenez, «Euskadin motorrik gabeko mugikortasuna –oinez ala bizikletaz– % 45ekoa da; garraio publiko bidezkoa % 13koa; auto bidezkoa % 36koa, eta % 6k bestelako garraiobideak erabiltzen ditu».

 

Euskadiko Mugikortasun Foroak Suitzako, Bilboko eta Hernaniko ereduak aztertu ditu Aiz sailburuordeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzako zuzendari Marko Boronatek eta udalerrietako, foru aldundietako eta garraioarekin loturiko enpresetako ordezkariek parte hartu dute jardunaldian.

 

Aizek adierazi duenez egungo gizartean garrantzi handia hartu du mugikortasunak, iraganean izan izan duena baino askoz ere handiagoa, eta egun premia bat dena eskubide ere bilakatu da; mundu guztiaren eskubidea bakoitzak nahi duen lekura joateko. Premia hori asetzeak garraioaren ekoizpena dakar, nahitaez.

 

«Mugikortasun kontuetan esku-hartze publikoa ezinbestekoa da, baita edozein arazori aurrea hartzea ere» zehaztu du sailburuordeak. «Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurkako 2050errako Estrategia dauka, eta haren helburuetako bat isurketarik gabeko garraio baterantz abiatzea da».

 

Energia-eskaera

«Ez dezagun ahaztu Euskadiren energia-eskaeraren ia % 40, 2013an, pertsonen eta ondasunen mugikortasun-premiak asetzeko erabilitako garraio motordunarena izan zela, eta garraio-sektore hori izan zela energia-iturri horren eskatzaile nagusia, Euskadin kontsumitutako petrolioaren eratorrien % 85 baino gehiago bilduta». Gaur, energia-kontsumoaren % 95 baino gehiago errepide bidezko garraioak egiten du», azaldu du Aizek.

 

Egoera horri aurre egiteko eta adierazitako helburua lortzeko, Eusko Jaurlaritzak onarturiko estrategiak honako hau planteatzen du: «intermodalitatea eta BEG isurketa gutxiago dituzten garraiobideak bultzatzea; petrolioaren eratorrien kontsumoa ordezkatzea eta garraio-azpiegituretan urrakortasun- eta egokitze-irizpideak sartzea».

 

Garraioetako sailburuordeak aurkeztutako datuen artean, azpimarratzekoa da 2003-2007 hazkuntza ekonomikoko aldian hazkunde ekonomiko nabarmena izan zela –BPGaren %35– eta mugikortasuna ere asko hazi zela –% 11,4–. Eta atzeraldi ekonomikoaren garaian, 2007tik 2011ra, ekonomiak eta mugikortasunak ere gora egin zutela, baino askoz ere gutxiago; % 3,2 eta % 1,9 hurrenez hurren».

 

«Mugikortasunaren ezaugarri nagusia da hiru hiriburuetako eskualdeek biztanleriaren 2/3 biltzen dituztela eta joan-etorrien % 63; euste-maila handia dagoela  (~ % 90), horrek ekintza ardaztuak egiteko aukera emanik, eta autoz eginiko joan-etorrien % 86k hiriburuetatik kanpoko leku bat dutela jatorri edo helmuga gisa, erabileraren kostua areagotuz distantzia dela-eta» erantsi du Aizek.

 

Sailburuaren iritziz Euskadiko mugikortasunaren ezaugarri nagusietako bat euste-maila da, baita joan-etorriak hiriburuetan kontzentratzea eta distantzia handietan autoaren erabilera handia ere».

 

Aizek ideiak eta ekarpenak eskatu dizkie garraioarekin loturiko sektoreekin haiek Garraio Jasangarriaren 2010rako Gidaplanean sartzeko. Litekeena da Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu aurretik onartzea adierazitako plana, «garapen ekonomiko eta sozial gero eta jasangarriagoa, eta, nola ez, ingurumenaren garapen jasangarriagoa ekarriko duten politiketan aurrera egiteko asmoarekin».

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 21
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)