Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Hondarribitik Bruselara doan hegalaldiaren inaugurazioa

2010.eko uztailak 25

20 urte pasa dira nazioarteko azken hegalalditik eta gaur aireratu da hegazkina Hondarribitik %60ko okupazioarekin

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburua, Iñaki Arriola, Hondarribi-Bruselako lehenengo hegalaldiaren inaugurazioan, Air Nostrum konpainiarekin, egon da gaur Hondarribiko aireportuan.
Arriola pozik agertu da proiektu honekin: "Egun historikoa da gaurkoa eta oso garrantzitsua. Aireportu honen nazioarteko komunikazioa berreskuratu ahal izango da".
Air Nostrum-eko Merkataritza Zuzendaria, Juan Corral, egon da ekitaldian proiektu honen garrantzia azpimarratuz.
Bruselara doan hegalaldi hau Air Nostrum Konpainiak ekainaren 7an aurkeztu zuen euskal aireportuetan egongo diren 6 aire-bideen artean aurkitzen da. Bidaia hauek uztailaren 23tik irailaren 5era bitartean egin ahal izango dira.
Lotura honetan 501 erreserba egin dira eta guztira 1.250 eserleku eskaini dira. Erreserba hauetatik %20a Bruselan eginda daude, %75a Donostian eta %5a Iparralden. Txartelak 39 eurotatik aurrera aurkitu daitezke.
Hondarribi-Bruselako hegalaldia asteazken eta igandeetan egin ahal izango da. Mallorcarekin beste lotura bat izango du gipuzkoar aireportu honek, astearte eta ostiraletan.
Gasteizko Foronda aireportuak ostegun eta larunbatetan Mallorcarekin hegalaldiak izango ditu baita ere.
Loiuko aireportuak aldiz, Erromarekin lotura izango du astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan. Jerezko aireportuarekin berriz, astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan.
Halaber,  Loiu-Dubrovnik hegalaldiak uztailaren 3an martxan jarri ziren eta astean behin egiten ziren. Orain maiztasuna handitu da eta uztailaren 23tik irailaren 5era arte asteko astearte, larunbat eta igandeetan izango dira.
"Planteamendu honen bidez herrialde honetako aireportuen erabilera hobetzen saiatu nahi da eta Euskadiko hiritarren aldetik erantzun ona izatea espero dugu" jakinarazi du Arriolak.
Hegalaldi hauen inaugurazioak Euskadin aire-garapen erregionalaren etapa berri baten hasiera suposatzen du: "Euskal aireportuak sustatu behar ditugu apustu berriak eginez. Horretarako proiektu hau nola doan ikusi beharko da. Hiritarrei zerbitzu ezin hobea  eskaini behar diegu eta horrez gain, dauzkagun azpiegiturak ahalik eta hobeto aprobetxatu" adierazi du Sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola