Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Kanarietako presidenteak autonomia-erkidegoen berezitasunak errespetatuko dituen Estatu-eredu baten alde egin dute

2015.eko irailak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak Kanarietako Gobernuko presidente Fernando Clavijori harrera egin dio gaur, Ajuria Enean. Egoera ekonomikoa eta Kanarien eta Euskadiren arteko harreman-aukerak aztertu dituzte topaketan, beste gai batzuen artean. Halaber, etengabeko birzentralizazioarekin eta trantsizioan sortu zen estatu-ereduaren printzipio eratzaileak lausotzeko asmoarekin kezkatuta agertu dira.

Bi gobernuen lehentasuna garapen ekonomikoa eta enplegu-sorkuntza dira; horretan bat etorri dira Euskadiko eta Kanarietako exekutiboetako buruzagiak. Ildo horretan, bi gobernuen artean berrikuntzarekin, garapen teknologikoarekin, industria-sarearekin, energia berriztagarriekin, nekazaritza- eta elikadura-industriarekin, hezkuntza eta lanbide-heziketarekin eta turismoarekin lotutako auzietan etengabe lankidetzan aritzeko formulak martxan jartzea adostu dute.

Ondorengo auzian ere bat etorri dira biak, lehendakaria eta Kanarietako presidentea: politika publikoak indartzen jarraitu beharra dago, eta zehazki, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen inguruko politikak, berdintasunaren eta gizarte-kohesioaren oinarriak direlako.

Estatuko egoera politikoa izan da topaketa honen beste ardatzetako bat. Bi agintariek gaur egungo estatu-ereduarekiko eta birzentralizazio arriskuekiko kezka adierazi dute. Hala Kanarietako presidenteak nola lehendakariak nazionalitate historikoak eta uhartetasunaren berezitasunak errespetatuko dituen estatu-eredu baten alde egin dute.

Estatu-ereduarekin lotuta, lehendakariak nazio aniztasunaren planteamendua berreskuratzeko akordio politiko handi baten alde egin du. Bere ustez, planteamendu hori ez zen inoiz baztertu behar. Ildo horretan, lehendakariak lortutako akordioak betetzea alde bakoitzaren borondatearen mende ez egoteko beharrezko mekanismo juridikoak garatzearen alde egin du.

Fernando Clavijok gogorarazi du, berriz, Estatuaren batasunari eusteko, ezinbestean, herri bakoitzaren berezitasunak aitortu behar direla. «Berezitasunak errespetatzeak guztiak indartzen gaitu eta elkarrekin aurrera egitea eta haztea ahalbidetzen digu», adierazi du. Ildo horretan, Kanarietako presidenteak azpimarratu duenez, autonomia-erkidego bakoitzaren eskubide historikoak «ziklo politikoak eta interes alderdikoiak alde batera utzita» aitortu eta bete behar dira.

Aldebikotasuna, hau da, ituntzat hartzen diren akordioen espiritua eta idatziz jasotakoa betetzeko beharra bermatu ahal izateko mekanismoak ezartzea ezinbesteko premisa da bi gobernuburuen iritziz; Gernikako Autonomia Estatutua eta etorkizuneko Kanarietako Autonomia Estatutua ituntzat jotzen dira, hain zuzen ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Iigo16593410
    2016.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari y el presidente de Canarias defienden un modelo de Estado en el que se respeten las singularidade... https://t.co/9RQwP72yD5

  • 2015.eko irailak 22

    Muy interesante. No solo en Europa sino también en su gran mayoría en América Latina, la idea de gobiernos plurinacionales han tomado fuerza, pues desde dicha óptica, se puede avanzar con respeto a las identidades, imaginarios ,habitualidades, costumbres, etc., de tales nacionalidades, en las materias mas significativas como salud, educación, productividad, medio ambiente, espiritualidad, etc.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Clavijo, Presidente de Canarias