Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2009an 19.000 espediente baino gehiago izapidetu ziren bide telematikotik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean

2010.eko uztailak 24

 

Espedienteen izapidetze telematikoaren erabilera bost aldiz biderkatu da 2004 eta 2009 artean.

Merkealdi, behe-tentsioko instalazio elektriko, igogailu-instalazio, garabi... eta antzekoen jakinarazpen gehienak internet bidez izapidetzen dira.

Inkestatutakoen % 98,6k internet bidezko izapidetzea gomendatzen die beste instalatzaileei.

 

2009an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 52.622 espediente izapidetu zituen. Horietatik 19.474 Internet bidez egin ziren. Azken urteetan, nabarmen handitu da profesionalen artean formula honen erabilera, bizkorragoa eta erosoagoa izaki:  2004 eta 2009 artean bost aldiz biderkatu da modu telematikoan izapidetutako espedienteen kopurua.

Arlo informatikoan Eusko Jaurlaritzak gauzatutako jarduketa-planari esker, azken lau urteetan, 163.000 kudeaketa baino gehiago sistema informatiko baten bidez gauzatu dira Sail honetan. Profesionalen % 55 inguruk bitarteko hori aukeratu du bere kudeaketak egiteko. Horrek argi eta garbi adierazten du erabileraren gehikuntza progresiboa,  aurkeztu diren baimenek behera egin duten arren, krisialdiaren ondorioz, ziur aski.

 

 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2006tik 2009ra bitartean izapidetutako espediente kopurua

 

 

Baimen espedienteak

Eskaintza telematikoa

Izapidetutako baimen guztietatik, telematikoki eginak

2006

63.042

43.513

 

17.445  

 

2007

62.574

42.506

 

20.290   

 

2008

59.052

41.721

 

20.947  

 

2009

52.622

35.801

 

19.474  

 

 

 

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzak zabaldu egin du izapidetze telematikoen eskaintza. Internet bidez izapidetu zen lehen eredua proiekturik gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoen zerbitzuan jartzea izan zen. Horri merkealdi-jakinarazpena eta behe-tentsioko instalazio elektriko proiektudunen zerbitzuan jartzea jarraitu zioten, biak azken urtean. Gero, modu berean hasi ziren bideratzen, aurreko proiektuekin batera, igogailu berrien instalazioa eta zerbitzuan jartzeko erreforma ere. Ondoren, proiekturik gabe erregai likidoen biltegiratze-instalazioa eta proiektuduna etorri ziren. Bitarteko honetara bildu diren azken baimenak eraikinetako instalazio termikoak dira, gasekoak eta zerbitzuan jartzeko garabienak.

Eredu horiek arian-arian ezartzeak zera ekarri du, azken urte honetan igogailuen baimenen % 90 sistema honen bidez kudeatzea, garabi-dorreak atzetik dituztela, % 81ekin, merkealdi-jakinarazpena, % 71,3rekin, eta behe-tentsioko buletinak, % 62rekin.

2011rako bitarteko honen bidez baimen berriak gauzatzea proiektatzen ari da.

Informazioaren Gizartea eraikitzeko Jaurlaritza garatzen ari den jardun-ildoaren barruan sartu behar dugu proiektu hau guztia. Administrazioarentzat hainbat arlotan egokitzapen-lana eskatu du. Behar bezala garatzeko bitarteko teknologikoez hornitu da Saila, inplikatutako funtzionario eta eragileei behar duten prestakuntza eman die, eta aplikazioaren onurak sustatzen eta zabaltzen ditu, etengabeko hobekuntza gauzatuta.

Gaur egun, Saila gogotik ari da lanean bide honetatik zerbitzu berriak eskaintzeko, zeinen artean honako hauek dauden: jakinarazpen elektroniko ziurtatua, ziurtagiriak lortzeko eta espediente digitaletarako balioko duen datu pertsonalen mantentzerako self-service gisakoa, web-erako funtsezko informazioa argitaratzea eta bide honetatik kontsultak egiteko aukera.

Gehien erabiltzen den izapidetze telematikoari buruz egindako inkestaren emaitzek oso iritzi baikorrak azaldu dituzte. Dagoeneko erabiltzaileak direnen aldetik asebetetze-portzentaje handiak erakutsi ditu, eta aplikazioarekin oraindik lan egin ez dutenen etorkizuneko erabilerarekiko interes handia. 

Erabiltzaile ez direnetatik, % 92,5ek dioenez ezagutzen du aukera hori, eta adierazi duenez ez du erabiltzen ez duelako probatu edo Interneterako sarbiderik ez duelako. Hala eta guztiz ere, horietatik % 49k adierazi du erabiltzeko asmoa duela.

Aplikazio honetako erabiltzaileek abantaila nagusitzat bizkortasuna eta erosotasuna adierazi dute. Ez dute joan-etorririk egin behar eta kostutan eta denboran aurreztea dakarkie. Gainera, sistema honekin batez beste 2,2 ordu aurreztu dutela adierazi dute. %  98,6k Internet bidezko izapidetzea gomendatzen die beste erabiltzaileei. Era berean, 2010 urteko lehen hilabeteetako estatistikek joera horrekin jarraitzen dute, 2009ko zifren antzekoak azaltzen baitituzte. 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailak 24

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan