Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadin izango da Bidaia Agentzien Elkarteen 3. Goi Bilera eta bertan izango dira mundu osoko 175 ordezkari

2015.eko irailak 17
  • Basquetour-Eusko Jaurlaritzak eta Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak ekitaldi honen hirugarren edizioa antolatu dute Bilbon eta Donostian.
  • 5 kontinenteetako 60 herrialdetako baino gehiagotako 175 ordezkaritik gora izango dira sektoreko munduko hitzordu honetan, azaroaren 4tik 6ra.

Bidaia Agentzien Elkarteen Munduko 3. Goi Bileran, besteak beste, gai hauek aztertuko dituzte: lankidetza-ekonomiaren eta bidaia-agentzien ereduak, IATAko agentzien programaren etorkizuna, mundu-merkatuko bidaia-agentzien etorkizuneko joerak. Aipatutako goi-bilera hori Euskadin izango da 2015eko azaroaren 4tik 6ra eta Basquetorrek, Turismorako Euskal Agentziak/Eusko Jaurlaritzak eta Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak (CEAVek) antolatu dute.

Goi-bilera hau prentsari aurkeztuko diote gaur goizean, Madrilen, eta bertan izan dira: Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga.

«Goi-bilera hau atsegin handiz hartuko dugu Euskadin, eta, uste dugu Euskadirako eta goi-bilerako parte-hartzaileentzat esperientzia positibo bikaina izango dela», esan du sailburuordeak eman duen hitzaldian.  Epalzak uste du turismoa hazten ari den sektorea dela Euskadin; aurten lehenengo sei hilabeteetan balantze historikoa lortu du: % 7,9ko igoera, Espainiakotik bi puntu gorago. «Euskadik bere hazkunde-marjina kalitatean, jasangarritasunean eta berezitasunagatik erakartzeko gai den identitate-marka baten posizionamenduan oinarritzen du: Euskadi Basque Country», esan du.  Sailburuordeak eskaini dituen datuen arabera, Euskadira iristen diren pertsonen % 40 MICE bidez iristen da; gainera, euskal hiriburuek ekitaldiak egiteko leku izateko % 85eko gomendio-indizea dute; aisialdirako leku gisa, berriz, % 86koa.  

Komunikabideentzat egindako aurkezpenean izan da CEAVeko presidente Rafael Gallego eta hau esan du: «Kongresuan gai polemikoak baina oinarrizkoak aztertuko dira, zeren turismoaren sektorea eta agentzien papera ulertzeko modu berriak zehaztuko dira; berrikuntza ekartzeko eta lehiakideak nahiz kideak diren hainbat eragile integratzeko balioko dute neurri horiek, negoziorako itunak eta bideak eginez». Ekitaldian izango direla adierazi dute bost kontinenteetako 60 herrialdetako baino gehiagotako bidaia-agentzien elkarteetako 80 presidentek zein zuzendari nagusik baino gehiagok. Goi-bilerak nazioarteko kutsu handia du eta turismoaren alorrean munduko erreferente bezala indarra hartu du, ezinbestekoa baita sektorearen etorkizuneko gakoak jakiteko.

Programa eta programako parte-hartzaileak

Goi-bileran hizlari garrantzitsuak izango dira, esaterako, Amadeus It Group banaketa-enpresako lehendakariorde Holger Taubmann eta bera izango da merkatuko joerak aztertuko dituen mahai-inguruaren burua.

SEGITTURreko presidente Antonio López de Ávila izango da mahai-inguruaren burua eta lankidetza-ekonomiako enpresen eta bidaia-agentzien arteko erlazio berriak aztertuko dituzte. Mahai-inguru horretan egoteko gonbidapena jaso du BlaBlaCar zerbitzuak, besteak beste. IATAren bidaiarien programa, agentzietarako gakoa dena, aztertuko den beste gaietako bat izango da eta gai hori lantzeko Aleks Popovich erakunde horretako lehendakariorde seniorra izango dugu gure artean. Azkenik, hornitzaileen eta bidaia-agentzien arteko harremanak aztertuko dira «hornitzaileak vs bidaia-agentziak» mahai-inguruan: kideak edo lehiakideak, bertan izango dira IAG, AVIS, MSC Cruceros eta beste enpresa batzuk.

Ekitaldi honen inaugurazioa azaroaren 4an izango da Bilboko Guggenheim Museoan. Azaroaren 5eko jarduerak Euskalduna Jauregian (Kongresu eta Musika Jauregian) izango dira. Azaroaren 6ko jarduerak Donostiako TABAKALERA, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan izango dira.

Goi-bilera hau modu aktiboan babesten du ECTAAk, Bidaia Agentzien eta Tour Operadoreen Elkarteak (egun Europako 30 estatutako elkarte nazionalak ordezten ditu), baita Bidaia Agentzien Elkarteen Munduko Aliantzak ere. Aliantza hori Kanadako, Australiako, Estatu Batuetako, Hegoafrikako, Zeelanda Berriko, Brasilgo, Indiako elkarteek eta ECTAAk osatzen dute eta, goi-bilera honetan izango direnez, aurreko bi egunak Bilbon udazkeneko bilera egiteko aprobetxatuko dituzte.

Goi-bilerari buruzko informazio gehiago hemen:

http://basquetour.net/cumbre-agencias-de-viajes/es/index.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)