Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak segurtasun-uhalaren erabilerari buruzko kontzientziazio-kanpaina abiarazi du

2015.eko irailak 17

Bizitzak salbatzen dituen ekintza horren ondorio positiboak nabarmentzeko kartelak eta irratiko eta telebistako iragarkiak

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Heriotza saihestu lema hautatu du gidariei gogorarazteko segurtasun-uhala erabiltzea nahitaezkoa izateaz gain, bizitzak salbatzen dituela, zuzeneko eragina baitu ezbeharren ondorioetan. Gaurtik aurrera Trafiko Zuzendaritzak mezu hori zabalduko du.

«Ibilgailua martxan jarri aurretik segurtasun-uhala lotzeak bizitza salbatzeko balio dezakeadierazi du Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak-. Nahitaez erabili behar izateaz gain, garrantzitsua da jakitea segurtasun-sistema pasiboen eginkizuna pertsonak babestea dela. Segurtasun-uhala lotuta eramatea erabakigarria izan daiteke ezbeharren ondorioetarako.»

2015ean (irailaren 17ra arteko datuak), 43 lagun zendu dira zirkulazio-istripuetan. Horietatik 15 lau gurpileko ibilgailuak gidatzen ari ziren eta 10 bidaiariak ziren. 25 pertsona horietatik, 4 gidarik eta bidaiari batek ez zeukaten segurtasun-uhala lotuta. Horrek esan nahi du 2015ean, Euskadin hil diren auto eta lau gurpileko edo gehiagoko ibilgailuen gidarien % 20k ez zeukala segurtasun-uhala lotuta.

Irratiko iragarkian, (http://bit.ly/1gthHEd ) emakume baten ahotsak gogoraraziko du ezbeharra izanez gero, oihal zati huts bat –ibilgailuaren segurtasun-sistema pasiboa– funtsezkoa izan daitekeela bizirik edo hilik ateratzeko. Gainera, ibilgailuko bidaiari guztiek lotu behar dute nahitaez.

1428/2003 Errege Dekretuaren 117. artikuluaren arabera, ibilgailu bateko gidariak segurtasun-uhala lotuta ez badarama, 200 euroko isuna jaso eta gidabaimeneko hiru puntu galdu ditzake. Bidaiariei dagokienez, adinez nagusiak isunen erantzule izango dira (200 euro). Adingabeen isunen erantzuleak, ordea, ibilgailuaren gidariak izango dira (200 euro), baina kasu horietan ez zaie punturik kenduko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Otra campaña institucional que olvida a Internet #trafico #gobiernovasco http://t.co/A4xQVTiPEw

Komunikabideek behera kargatzeko