Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Euskadiko ekoizpen-sektoreak lehengaietan aurrezteko eta hondakin kopurua txikitzeko duen gaitasuna harro erakuts dezakegu Europar Batasunean»

2015.eko irailak 17
  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Aclima klusterraren hogeigarren urteurrenean, Bilbon

Euskadin industriako hondakinen sorrera % 79 txikitu da eta hondakin arriskutsuena, % 97. Era berean, ekoizkortasun materiala, hau da, erabilitako materialari dagokionez sortutako BPG, laukoiztu egin da: kiloko 0,5 eurotik 2,06 eurora, nahiz eta kontsumoa bikoiztu egin den 1990. urtetik. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik datu horiek nabarmendu zituen Aclima enpresa-klusterraren 20. urteurrena ospatzeko Bilbon egin zuten ekitaldian. Xabier Cañok zuzendu zuen eta parte hartzaileen artean Cristina Apiñaniz eta Carmen Gallastegi izan ziren.

 

Bileran enpresek ingurumenarekin hartutako konpromisoari buruz eztabaidatu dute, eta Oregik nabarmendu du Euskadiko ekoizpen-sektoreak lehengaietan aurrezteko duen gaitasuna urtean 835 milioi eurokoa dela, hau da, EAEko BGPren % 1,3. «Emaitzak oso positiboak dira, eta harro erakuts ditzakegu Europar Batasunean», esan du Oregik.

 

«Hainbat faktorek lagundu dute emaitza hori lortzen, besteak beste, Aclima osatzen duten bezalako enpresek, Euskadiko industria-sare osoari eusten eta babesa ematen diotelako», gaineratu du.

 

«Euskadik ibilbide luzea egin du ingurumenaren egoera aldatzeko, eta Europako herrialde garatuenen mailara iristeko ingurumenaren parametro eta adierazle nagusietan», esan du sailburuak 25 urtetik gorako ibilbidea duen EAEko ingurumen-politikaz.

 

«Euskadik erakutsi du posible dela ingurumenaren arloan aurrera egitea eta haztea. 1990etik berotegi-efektuko gasen isurpenak % 3tik gora txikitu ditugu, ekonomiak aurrera egiten zuen bitartean, % 25 inguru», azaldu du Oregik.

 

Efizientzia

Sailburuak azpimarratu du epe horretan energiaren kontsumoa % 4 bakarrik handitu dela, eta horrek esan nahi duela Euskadiko sektore sozioekonomikoak eraginkorragoak direla eta energia kontsumitzean ingurumen-efizientzia handiagoa dela.  1986 eta 2010 artean, industriako hondakinen sorrera % 79 txikitu da eta hondakin arriskutsuena, % 97. Bestalde, ekoizkortasun materiala, hau da, erabilitako materialari dagokionez sortutako BPG, laukoiztu egin da: kiloko 0,5 eurotik 2,06 eurora, nahiz eta kontsumoa bikoiztu egin den 1990. urtetik. Horri esker, Euskadiko ekoizpen-sektoreak lehengaietan aurrezteko duen gaitasuna urtean 835 milioi eurokoa da, hau da, EAEko BGPren % 1,3.

 

Oregik Aclimaren bidez herri-administrazioarekin lankidetzan aritzeko eredu berrietan sakontzeko proposatu die bertaratuei, Eusko Jaurlaritzak 2020 urteraino prestatutako Ingurumen Esparru Programak Euskadiri buruz duen ikuspegia egia bihurtzeko. «Ildo horri jarraituz gero, 2020. urtean lurraldearen eta ingurumenaren egoerak osasungarriagoak izango dira, eta industria lehiakorrean eta berritzailean oinarritutako ekonomia berdea edukiko dugu, karbono urriko egoera batean, kapital naturalaren babesa eta balioa handitzea uztartuta», amaitu du.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MBegoaVallejo
    2015.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @AclimaEuskadi: La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, del Gobierno Vasco #20aniversarioaclima @irekia @AclimaEuskadi ht…

  • @AclimaEuskadi
    2015.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial, del Gobierno Vasco #20aniversarioaclima @irekia @AclimaEuskadi http://t.co/YvrYx72SPE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Caño, Cristina Apiñaniz, Carmen Gallastegi, María Uribe