Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

7.000 enplegu sortzeko programa diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzaile berriekin ari da ahalegintzen buru-belarri

2010.eko uztailak 23

 

  • 4.373 lanpostu sortu dira laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat

 

  • Donostiako Udalak programa aitzindaria jarri du martxan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskatzaile berriak enplegu baterantz bideratzeko

 

Langabeziari aurre egin eta 7.000 lanpostu sortzeko txoke-plana Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskatzaile berrientzako enplegua lortzeko ari da buru-belarri ahalegintzen. Ildo horretan, Donostiako Udala lehenengoa izango da programa berritzaile bat martxan jartzen 7.000 enplegu sortzeko txoke-planaren barruan, eta horri esker Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta lehen aldiz eskatu behar duten pertsonak enplegu-zerbitzuetarantz bideratuko dituzte, eta zerbitzu horiek lanpostu bat eskainiko diete hasiera batean 225 lagunentzat aurreikusitako kontratazio-planaren barruan.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak gaur aurkeztu du ekimen hau Donostiako alkate Odón Elorzarekin batera, 7.000 enplegu sortzeko planaz baliatzeko Donostiako Udalak planteatu dituen proiektu guztien aurkezpenean, batez ere langabezia-prestaziorik jasotzen ez duten edo diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile diren pertsonei zuzendutakoaz.

Guztira, Donostiako Udalak 792 kontratu eskatu ditu, hau da, Euskadi osoan udalei, mankomunitateei, laneratze-enpresei eta enpresa arruntei eskatutako guztizkoaren % 18. 792 kontratu horietatik, 225 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskatzaile berrientzako plan pilotuari dagozkio.

7.000en planak kontratatutako pertsonen gutxienez % 30 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile izatea du eskakizun eta helburu gisa, oro har. Nobedadea zera da, 225 lagunentzako plan honetan 200 lagun prestazio horren eskatzaile berriak direla, eta eskatzaile berri bihurtu aurretik, enplegu batera bideratzen dituzte, berriz ere lan-zirkuituan sartuz, haiek aktibatuz eta haiengan lan-azturak sustatuz. Plan honetarako sortutako lan eta taldeen zuzendaritzaz arduratuko diren pertsonenak izango dira gainerako 25 kontratazioak.

Orain arte, 7.000 enpleguen planak 433 eskaera jaso ditu jada Euskadin, hau da, 4.373 enpleguren kontratazioa praktikan eta 48 milioi euroko guztizko kontua.

Bere hitzaldian, sailburua konbentzituta agertu da Eusko Jaurlaritzak laguntzazko eredua lan-aktibazioko eredu baterantz bideratzearen alde (eta eredu horren barruan dago 7.000 enplegu sortzeko plana) egindako apustua jende askorentzat "garrantzi handiko kalitate-jauzi bat egitea izango dela, arlo pertsonalean zein sozialean. Subentzionatzen diren lanbideen balio erantsia oso handia da".

"Hauxe da aukerarik ez dutenei aukerak emateko unea", gehitu du. Eta sei hilabeteko kontratuekin egingo dugu. Aldibaterakotasuna ez dago prekarietatearekin lotuta. Lan-merkatura itzultzeko aukera bat eman nahi da, eta kasu askotan, autoestimua eta konfiantza berreskuratzeko aukera". 

Azaroan elkarrizketa sozialeko mahaian adostu eta "+Euskadi 09" planean bilduriko 7.000 enpleguen plana Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren gidaritzapean, lanpostuak eta benetako soldatak sortzeko langabezian eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonentzat. Erakunde publiko eta pribatuek, udalek, enpresek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkezten dituzte proiektuak.

Enplegu Sailak hilean 1.500 euroko laguntza ematen dio lanaldi osoko kontratu bakoitzari soldata-kostua eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko. Planaren aurrekontua 63 milioi eurora iristen da.

7.000 PLANAREN BILAKAERA EUSKADIN

 

Eskaerak

Kontratuak

Kopurua

ARABA

62

555

  6.276.088

BIZKAIA

255

2.505

24.687.052

GIPUZKOA

116

1.313

17.000.000

EUSKADI GUZTIRA:

433

4.373

47.935.000

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta