Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka: «PP Gernikako Estatutua ez betetzen ahalegintzen ari da, baina Katalunian legea bete dadila eskatzen du»

2015.eko irailak 17

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun egin die PPk egindako kritikei Gizarte Segurantzaren transferentzia erreklamatzen duten Autogorbernuaren batzorde txostengileak eskatutako txostenen gaiari, Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketa batean

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur erantzun dio PPk izan duen erreakzio «gogorrari», Eusko Legebiltzarraren Autogobernuaren batzorde txostengileak eskatutako txostenak direla eta. Txosten horietan, besteak beste, aipatzen baita Gizarte Segurantzaren transferentzia oraindik egin gabe dagoela. Erkorekak ziurtatu du popularrak Gernikako Estatutua ez betetzen ahalegintzen ari direla, baina hori Kataluniari buruz zabaltzen duten mezuaren kontrakoa dela, hain justu. Han Kataluniako Gobernuaren presidente Artur Masi legea bete dezala eskatzen baitiote.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua ere bada Erkoreka eta Legebiltzarrera aste honetan igorritako zortzi txostenei buruz galdetu diote Onda Cero irratiari gaur eskaini dion elkarrizketan; izan ere, txosten horietan adierazten da Estatutua erabat betetzen bada, Euskadiren aurrekontua bikoiztu egingo litzatekeela. Erkorekak ziurtatu du PPren kontrako erreakzioa «oso grafikoa» izan dela, gogorra, azkarra eta irmoa izan delako; PPkoek, halaber, adierazi dute Gizarte Segurantzaren eskumenaren transferentzia jasotzen duen Gernikako Estatutua ez dela bete behar. Ildo horri jarraiki, Gobernu zentralari gogorarazi dio Gizarte Segurantzaren sistema espainiarra dela «bideragarritasun arazo larriak» dituena.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari ETAko kideei egindako omenaldiei buruz ere galdetu diote, esaterako, Otxandion aste honetan izandako omenaldiari buruz. Bertan lau pertsona atxilotu zituzten. Gai horri dagokionez, esan du Eusko Jaurlaritzak egindako Bake eta Bizikidetzarako Planak biktimen indarkeriaren jatorria bereizten badu ere, biktima guztiek merezi dutela aitorpen bat jasotzea.

Azkenik, errefuxiatuen gaiari buruz aritu da, Euskadira iritsiko direla aurreikus baitaiteke. Gai horri dagokionez, azpimarratu du oraindik ere ez dakitela hartuko diren errefuxiatuen kopuru zehatza zein den. Aurrena 1.000 errefuxiatu izango zirela esan bazen ere, zifra hori alda daiteke Europar Batasunak errefuxiatuak banatzeko irizpideak jakiten direnean. Nolanahi ere, Erkorekak adierazi du koordinazio-organoa diseinatutako planak errefuxiatuak era naturalean banatzearen aldekoa dela, errefuxiatuak leku berean pilatu ez daitezen. Beraz, ez da garrantzitsua errefuxiatuak herrialde berekoak izatea edo hainbat herrialdetakoak izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)