Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gemma Zabaletari elkarrizketa Radio Euskadiko "Boulevard" saioan

2010.eko uztailak 23

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari elkarrizketa egin dio Xabier Garcia Ramsdenek gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioan. Enpleguko Politika Aktiboen transferentziaz gain, Carlos Zapatero egungo Enplegu sailburuordearen inguruan hitz egin dute, izan ere, Zapatero Vital Kutxako zuzendari berria izango da. Halaber, sailburuak Lanbide eta Heldu programa ere izan ditu mintzagai. Laster, legearen aldaketarekin, ostalaritza lokaletan erretzea debekatuko dutela eta horren inguruan ere hitz egin du Zabaletak.

Enpleguko Politika Aktiboen transferentziaren harian, sailburuak adierazi du horretan lan egiten ari direla, eta irailerako amaituko dutela espero duela gaineratu du. Horren harian, transferentzia Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean egin beharreko kudeaketa dela esan du, eta aipatu du ez duela ulertzen EAJren jarrera adierazpen kontraesankorrak eta larderiatzaileak egiten dituenean.

Carlos Zapatero Enplegu sailburuordeari Vital Kutxako presidente berria izateko egin dioten proposamenaren inguruan galdetu diotenean, Zabaletak esan du Zapaterok dagoeneko aurkeztu duela bere dimisioa, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila prest dagoela aldaketa guztiak egiteko.

Halaber, sailburuak gaineratu du Sonia Perez egungo Lan Zuzendariak ordezkatuko duela Carlos Zapatero, eta aldaketak datorren asteartean, Gobernu Bileran onartuko dituztela.

Zenbait udaletxe larrialdi sozialeko laguntzen alorrean izaten ari diren arazoaz galdetu diotenean, Zabaletak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak diru laguntza bereziak eman dituela gastu sozialerako. Sailburuak esandakoaren arabera, herrialdeko politika soziala egin behar da, ez udaletxe bakoitzak politika ezberdin bat. Gaineratu duenez, aurki udalekin bilduko da elkarrekin larrialdi sozialerako laguntzen inguruko irizpide komunak izateko.

Laster, legearen aldaketarekin, ostalaritza lokaletan erretzea debekatuko dutela eta galdetu diotenean, Zabaletak adierazi du irailean ostalariekin elkarrizketetan hasiko dela jakinarazteko beren lokaletan erretzea debekatzea ez dela beraien aurkako borroka bat, osasunaren eta errespetuaren aldekoa baizik. Horrela, Eusko Jaurlaritzak kerik gabeko Euskadi bat nahi duela esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta