Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko toki-erakundeek jasangarritasun politiketan gastatzen duten euro bakoitzak 2,3 euro sortzen ditu ekonomian

2015.eko irailak 16

Udalsarea 21 sarean dauden udal- eta toki-erakundeek tokiko jasangarritasuneko politiketan inbertitzen duten euro bakoitzak bi euro baino gehiago sortzen ditu euskal ekonomian. Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko jasangarritasunaren kudeaketatik heldu den eragin ekonomikoa ebaluatzeko, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak egindako azterlan baten ondorioa da hori.

 

Azterlanak dio toki-erakundeek jasangarritasun politiketan zuzenean gastatutako euro bakoitzak berarekin dakarrela beste eragile batzuek beste 1,1 € gastatzea. Udalsarea 21ek argitaratutako “EAEko tokiko jasangarritasun politiken eragin ekonomikoa” txostenaren ondorioa da toki-erakundeek gastatutako euro bakoitzak 2,3 euro sortzen dituela ekonomian. Bestalde, enpleguari dagokionez, tokiko jasangarritasunarekin lotutako gastuetara bideratutako milioi euro bakoitzeko 17 lanpostu sortzen dira. Txostenak nabarmentzen du itzulkin fiskala % 51koa dela; hau da, inbertitutako 100 € bakoitzeko 51 € Ogasun Publikora itzultzen dira zergen bidez.

 

Udalsarea 21en txostenaren ondorio horiek heldu dira Udalsarea 21eko kideek EAEn aurrera eramaten dituzten tokiko jasangarritasun politiken eragin ekonomikoa ebaluatu eta kalkulatzeko oinarri metodologikoak adostu eta ezartzeko lantalde baten baitan lortutako informaziotik. Lantalde horretan, Euskadiko hamabi toki-erakundeek hartu dute parte.

 

Udalsarea 21ek 2014ko otsailean abian jarritako esperientzia pilotuan honako udalerriek hartu zuten parte aktiboki: Asparrena (1.652 bizt.), Balmaseda (7.829 bizt.), Basauri (41.624 bizt.), Berango (6.925 bizt.), Durango (28.220 bizt.), Elburgo (bizt.), Maruri-Jatabe (945 bizt.), Vitoria-Gasteiz (242.082 bizt.) eta Iruraiz-Gauna (511 bizt.). Eskualde mailan, berriz, honakoek hartu zuten parte: Aguraingo Kuadrilla (12.520 bizt.), Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea (36.319 bizt.) eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeko (108.745 bizt.) Jasangarritasun Bulegoa.

 

Azterlana egiteko toki-erakunde bakoitzak emandako informazio ekonomikoan lurralde- eta ingurumen-izaerako eta izaera sozio-ekonomikoko 18 arlo hartu ziren kontuan. Halaber, tokiko jasangarritasunari lotutako gastu arruntak eta langile-gastuak hartu dira kontuan.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AytodeBalmaseda
    2015.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    La sostenibilidad compensa.
    Jasangarritasunak merezi du.
    http://t.co/k1vLFmzTV8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)