Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal merkataritzaren prestakuntza-mapa berriak ikastaroen eskaintza doituko du, aldaketei modu eraginkorrean egokitu nahian dabilen sektore horren beharrei erantzuteko

2015.eko irailak 16
  • Merkataritza dinamizatzeko bulegoak, merkatari-elkarteak, kontsumitzaileak, merkataritza-federazioak, merkataritza-ganberak eta prestakuntza arautuko erakunde publiko zein pribatuak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu dira
  • Prestakuntzan lehentasunak ezarri dira, kualifikazio profesionala egungo merkatuaren beharretara egokituz
  • Merkataritzak langileen %18,9 enplegatzen du Euskadin

Eusko Jaurlaritzak prestakuntza-mapa berri bat ezarri du Euskadiko merkataritzarentzat, gako baita herriaren oreka ekonomiko eta sozialerako. Mapa berriaren bitartez, sektoreari eskainitako prestakuntzaren kalitatea eta eragina hobetzen dira. Aurten hasita, merkataritza arloko profesionalei eskainitako ikastaro guztiek bete beharko dituzte azken hilabeteotako diagnostikoaren ondoren ezarritako egokitasun-baldintzak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Lanbide elkarlanean aritu dira prestakuntza-mapa berri hori lantzen. Diagnostikoan, aintzat hartu dira Euskadiko merkataritzako berrogeita hamar elkarte eta erakunde erakusgarriren ekarpenak. Prestakuntza etorkizunari aurre egiteko giltza estrategikoetako bat da, konplexutasuna eta garapen azkar eta etengabea ezaugarri nagusi dituen testuinguru honetan. Informazio esanguratsua jaso da, adierazgarritasuna, sektorearen ezagutza eta talde interesdunak kontuan hartuta; merkataritza dinamizatzeko bulegoekin lan egin da; eta horiekin batera, merkataritza-elkarteekin, kontsumitzaileekin, merkataritza-federazioekin, merkataritza-ganberekin eta prestakuntza arautuko erakunde publiko zein pribatuekin.

Mapa berriak merkatuaren eskakizunetara egokitzen du profesionalen kualifikazioa eta emaitzak lortzera bideratzen ditu ikastaroak. Urteak daramatzate kalitatezko prestakuntza ematen. Hala ere, harago joan eta emaitzak neurtu nahi dira, xede hauek lortzeko:

  • Inguruaren aldaketei aurre egitea eta horietara egokitzea:
    • Merkatu berriak irekitzea
    • Produktu/zerbitzu berriak egitea
    • Aldaketa teknologikoak / sozialak. Hurbileko ingurua erabat aldatu da urte gutxitan.

Euskal Merkataritzaren 2013-2016 Plan Estrategikoan, giza-kapitalean gehiago inbertitzeko beharra zehazten zen; horretarako, lanbide-heziketa eta merkatariak sektorearen premietara egokitzeko duten gaitasuna hobetzea. Premia horri erantzuna da emateko prestatu da mapa.

Horretarako, ikastaroek eta jardunaldi teknikoek bete beharreko baldintzak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta hauek aukeratu ditu lehentasunezko gai gisa:

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN IKASTAROAK

1.- Nola baloratu egoera ekonomiko-finantzarioa

2.- Merkataritzaren bideragarritasun ekonomikoaren ezagutza

3.- Nola erabili ratio ekonomiko-finantzarioak

4.- Nola aztertu emaitzen kontua

5.- Nola balioetsi espero diren diru-sarrerak eta gastuak

6.- Nola aurreikusi erosteko beharrak eta etorkizuneko salmentak

7.- Nola jarri harremanetan bezero gehiagorekin eta bezeroak nola areagotu

8.- Joera berriak eta sormena

9.- Nola zehaztu gure dendaren kanpoko irudia

10.- Marka-irudi bat sortzea

11.- Nola saldu Internet bidez

12.- Nola sortu nire publizitatea

13.- Erakusleihoen diseinua: Gabonak, low-cost, udaberria...

14.- Motibazioa

15.- Erlaxatzeko eta estresa kontrolatzeko teknikak

16.- Bezeroentzako arreta ingelesez edo frantsesez

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUNALDI TEKNIKOAK

A)   Merkataritza-establezimenduaren irudiarekin erlazionatutako jardunaldi teknikoak:

1) Dendaren barneko irudia: girotze teknikak

2) Bezeroen esperientzia bat eskaintzea. Saltoki errentagarriak

3) Nola erakarri bezeroak establezimendura

4) Erakusleihoaren argiztapena

5) Seinaleak, kartelak eta errotuluak: barnekoak eta kanpokoak

6) Paketeria-teknikak

7) Produktua nola jarri, gehiago saltzeko

B)   Merkataritza-kudeaketarekin erlazionatutako jardunaldi teknikoak:

1) Nola ezarri ekintza-plan bat eta nola gauzatu merkataritza-estrategia bat

2) Produktu bakoitzaren errentagarritasuna ezagutzea, salmenta-zifretatik abiatuta

3) Promozio-ekintza arrakastatsuak: nola eta nori zuzenduta

4) Hornitzaileekin negoziatzeko teknikak

5) Nola egin inbentario bat, denbora aurreztuz

6) Nola programatu erosketak

7) Nola egin eskaerak, zaharkituta geratzeko eta iraungitzeko arriskua kontuan hartuta

8) Nola kudeatu produktu iragankorren izakinak

C)   Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako jardunaldi teknikoak:

1) Zer irudi ematen duen nire saltokiak Interneten eta irudi hori nola hobetu

2) Nola erakarri bezeroak Internet bidez

3) Zer eduki igo nire Facebook-eko profilera eta zer narrazio-estilo erabili

4) Web orrialde baten diseinua

Programazio berria ahuleziak txikiagotzeko pentsatuta dago, besteak beste, gehiegizko atomizazioa, Merkataritzako langileen berariazko prestakuntza falta, egungo kontsumitzailearen ezagutza gabezia. IKTetara egokitu ez izana edo publiko gaztearengan eraginik ez lortzea. Kasu bakoitzean, lehentasunak ezartzeko irizpideak alorreko eragile eta merkatarien eskarien arabera erabaki dira.

Euskadiko merkataritza xehekariak indartu beharreko abantaila garrantzitsuak ditu; hala nola, establezimenduen kokapen estrategikoa, kontsumitzailearen konfiantza, ilusioa duten merkatari berriak egotea, turismoaren hazkundea eta merkatariek krisiak eragindako egoera hobetzeko erakusten duten borondatea.

Merkataritzak eta Ostalaritzak euskal barne-produktu gordinaren %13,8 hartzen dute. Baina merkataritza-jardueraren garrantzi erlatiboa datu horretan adierazitakoaz baino askoz harago doa; izan ere, merkataritzak langileen %18,9 enplegatzen du.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamaraGipuzkoa
    2015.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @ikusmer: Euskal merkataritzaren prestakuntza-mapa berriak ikastaroen eskaintza doituko du http://t.co/DlA8k82SuC @irekia

  • @ffeuskadi
    2015.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Desarrollo Económico y Competitividad y @lanbideejgv desarrollan el nuevo mapa formativo del Comercio Vasco http://t.co/RR

  • @IkaslanBizkaia
    2015.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Desarrollo Económico y Competitividad y @lanbideejgv desarrollan el nuevo mapa formativo del Comercio Vasco http://t.co/RR

  • @ikusmer
    2015.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    Euskal merkataritzaren prestakuntza-mapa berriak ikastaroen eskaintza doituko du http://t.co/DlA8k82SuC @irekia

  • @ikusmer
    2015.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    El nuevo mapa formativo del Comercio Vasco ajusta la oferta de cursos a las necesidades reales http://t.co/q6t88eZ7gE @irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)