Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria Tecnalia Research Innovation Fundazioaren Patronatuan (2015-09-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-09-15

Erabakia, Tecnalia Research Innovation Fundazioaren Patronatuko ordezkariak izendatzeko eta kargu-uztekoa.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak Tecnalia Research Innovation Fundazioaren Patronatuko Eusko Jaurlaritzaren ordezkari kargutik Itziar Alkorta Idiakez eta Javier Zarraonandia Zuloaga kendu ditu eta horien ordez Adolfo Morais Ezquerro eta Aitor Patxi Oregi Baztarrika izendatu ditu. Morais eta Oregi Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren Energia, Meategi eta Industria Administrazioko zuzendaria dira, hurrenez hurren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan