Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza Herri-kontuen Euskal Epaitegiaren erregimena eta funtzionamendua aldatzeko lege-proposamenak eztabaidatzearen aldekoa da (2015-09-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 15

LABURPENA

  • Gogorarazi du HKEE Eusko Legebiltzarraren mendeko erakundea dela, eta hari dagokiola aldaketak eztabaidatzea eta ebaztea.

EH-Bildu eta Euskadiko Popularrak Legebiltzarreko taldeek Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legea aldatzeko lege-proposamen bana aurkeztu dute, eta haiek kontuan hartzearen alde agertu da gobernu-kontseilua. Proposamenek HKEEko kideak hautatzeko modua eta hautatzeko irizpideak aldatzea eskatzen dute.

Jaurlaritzak gogorarazi du Herri-Kontuen Euskal Epaitegia Eusko Legebiltzarraren mendeko erakundea dela eta hari dagokiola epaitegiaren erregimenari eta funtzionamenduari lotutakoak eztabaidatzea eta ebaztea.

Helburua da, besteak beste, epaitegiko kideak Eusko Legebiltzarreko bilkurak hautatzea, proportzionalki, talde bakoitzaren ordezkarien arabera. Gainera, proposatu dute aurreko bi urteetan zenbait funtzio bete dituzten pertsonek (besteak beste: kudeaketa-lanpostuak eta diru-sarrerak eta gastuak ikuskatzekoak Euskadiko sektore publikoan eta presidentetza- zein zuzendaritza-karguak eta Euskadiko sektore publikoko erakunde autonomoetan eta sozietateetan eta administrazio organoetan) edo diru-laguntza publikoak jaso dituztenek hautatuta gertatzeko aukerarik ez izatea.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak adierazi du Legebiltzarraren lana eta Euskadiko sektore publikoaren jarduera ekonomikoa eta finantzarioaren kontrolari eta zergapetzeari buruzko legedia errespetatzen dituela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau