Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiak Beizamaren Saneamendurako Ondasunak Okupatzea (2015-09-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 15

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Beizamako saneamenduaren proiektu eguneratua (2015/07-SA-LI) burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko dituen ondasun eta eskubide guztiak okupatzea, nahitaezko desjabetze bidez, Beizamako saneamendurako proiekturako.

Premiaz okupatzeko gisa hartutako ondasunak eta eskubideak informazio publikoko aldian ipini zituzten, eta alegazio bat aurkeztu zuten, administrazioaren espedientean jasota dagoenaren arabera. Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintzaren arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.

Horrekin amaituko da Beizamako saneamendua, eta Ibai-Eder urtegira isurpen desegokiak egitea saihestuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau