Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

258.000 euro irakurketa eta liburutegien erabilera sustetzeko jardueretarako (2015-09-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 15

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko jarduerak eta liburutegi publikoetako zerbitzuen erabilera bultzatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek 258.000 euroko diru kopurua du, eta Euskadiko udalak eta toki erakundeak aurkeztu ahal izango dira bertara, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegien gaineko eskumenik baldin badute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau