Berriak
Eu

OSALANeko teknikariek eskola emango dute EHUko Laneko Segurtasun eta Osasuneko Unibertsitate Masterrean

2015.eko irailak 21

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak master hau finantzatzeko elkarlanerako hitzarmena du Unibertsitaterekin, bereziki masterrean kanpotik etorritako irakasleak izatera bideratuta. Orain, behin hitzarmenaren berrituta, euskal erakundeko teknikariak masterreko irakasle ere izango dira.

Unibertsitatearekin duen elkarlanerako hitzarmena berritu ostean, Osalaneko teknikariek eskola emango dute 2015-2017 ikasturtean. Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak gertakari hau nabarmendu du, bere esanetan “abantaila konpetitiboa da” ondo trebatutako profesionalen esperientzia izatea, laneko segurtasun eta osasunaren esparruan esperientzia zabala baitute eta “Euskadin prebentzioaren eguneko egoera erreala ondo ezagutzen" dutelako gainera.

Izaskun Urien, Bilbon egin den EHUko Lan Harremanen Eskola Unibertsitarioaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Masterreraren ikasturte hasierako ekitaldian izan da. Bertan izan dira, Javier Cerrato Lan Segurtasun eta Osasunean Masterreko zuzendaria, Alfonso Apellániz Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearen zuzendariordea eta baita Ángel Elías, EHU-UPVko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendaria ere.

Master bukaerako lan onenei errekonozimendua

Ekitaldian zehar, Osalaneko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, errekonozimendua eman die azken promozioetako master bukaerako proiektu nabarmenen egileei. Borja Vázquez Fontao da bata, 2012-2014 ikasturtekoa “Arriskuen ebaluaketa nazioarteko misio humanitarioetan: Filipinak, Yolanda/Haiya tifoia 2013” lanagatik. Eta Eduardo González Mijangos bestea, 2013-2015 ikasturtekoa “Nanopartikulak: prebentzioa eta segurtasuna” lanagatik. Bi lanek, Urienen hitzetan “ekarpen esanguratsuak egiten dituzte prebentzioaren ikuspegitik berritzaileak diren edota ikerketa urria duten arloetan”, halaxe dira bere esanetan, azaleratzen ari diren arriskuak, teknologia berriak edota hondamendietako eskuhartzea.

Masterreko hasiera ekitaldia amaitzeko Manuel Bestratének  Lan Baldintzen Zentru Nazionaleko kontseilari teknikoak hitzaldia  eman du “Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Gizarte Ardura Bikaintasun esparruan”    izenburuarekin.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Cerrato, Alfonso Apellániz, Ángel Elías