Berriak
Eu

Lehendakariak Iberoameriketako idazkari nagusia hartu du, bi instituzioen arteko harremanak indartzeko helburuaz

2015.eko irailak 15

Iñigo Urkullu lehendakaria Iberoamerikako idazkari nagusi Rebeca Grynspan-ekin bildu da gaur Iberoamerikako herrialdeen eta Euskadiren arteko harremanak hobetzeko. Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) arduradunak hainbat bilera izaten ari da instituzioetako ordezkariekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin egun hauetan Euskadin.

Horrela, gaurko bileran lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatuta dituzten hitzarmenak eta sektore estrategikoetan aliantzak ezartzeko esperientzia-trukeak aztertu dituzte. Zehazki, Grynspanek EAEko lanbide-heziketako eredua narmendu du, eta jakinarazi du mugikortasun-programa bat abiaraziko duela Euskadiren eta Iberoamerikako herrialdeen artean, ikasle zein ikerlarientzat. Ajuria Enean egindako bileraren ostean egin ditu adierazpenok.

Bisitaldian, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiko kideak izan ditu lagun Grynspanek. Hala, Eusko Jaurlaritzako arduradunekin bildu da hainbat arlotako Euskadiko politika publikoak ezagutzeko, esaterako, lanbide heziketan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eta herritarren partaidetzan. Honen harira, gaur bertan Luis Petrikorena Gobernu Irekiaren zuzendariarekin bildu da. Era berean, Zamudioko parke teknologikoa bisitatu du, eta arduradunek Euskadin berrikuntza, zientzia eta teknologia zer egoeratan dauden azaldu diote.

SEGIB

Iberoamerikako Idazkaritza Nagusia Iberoamerikako Biltzarrari eta Estatuburu eta Gobernuburuen Bilerari laguntza instituzional eta teknikoa emateaz arduratzen da, eta 22 herrialde iberoamerikarrek osatzen dute.

2003an sortu zuten. Lehen bi agintalditan Enrique Iglesiasek zuzendu zuen eta 2014ko apiriletik, Costa Ricako Rebeca Grynspan ekonomialaria du arduradun nagusi. Grynspan Costa Ricako ministro eta presidenteorde izan da. Gainera, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren albokoa eta Garapenerako 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rebeca Grynspan, Santiago Arriola