Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak-Basquetourrek eta sukaldaritza Sagardi Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadi eta bere gastronomiaren sustepenerako euskal turismoarentzat interesa duten merkatuetan

2015.eko irailak 14

 

  • Sagardiko establezimenduak Euskadi Gastronomika Klubeko Euskaditik kanpoko lehen jatetxeak izango dira, bazkide estrategiko moduan.
  • Turismoaren Euskal Agentziarekin sinatutako akordioak Sagardiren jatorrizko ezaugarria eta kalitatean eta jatorrizko produktuan oinarritutako bere eskaintza gastronomikoa indartzen du

Bilbo, 2015eko irailak 14.- Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta sukaldaritzako Sagardi Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur euskal gastronomia eta bere produktuen sustapenerako, eta baita Euskadi Basque Country markarena ere, euskal turismoarentzako interesa duten merkatuetan.

Basquetour-eko zuzendariak, Arantza Madariagak, eta Sagardi Taldeko presidenteak, Iñaki Lz. De Viñasprek sinatutako akordioaren arabera, taldea Euskadi Gastronomika Produktu Klubean sartzen da bazkide estrategiko moduan, Klubeko lehena eta Euskaditik kanpo kokatua. Sagardik, egun, 27 establezimendu ditu Bartzelonan, Valentzian, Madrilen, Txileko Santiagon, Buenos Airesen eta Oporton eta laister, Mexico DF-n, Shangain, New Yorken eta Londresen, besteak beste, irekiko ditu. Gainera, Sagardik bere hedatze-planetan euskal turismoarentzako hiri estrategikoak direnetan gehiago irekitzea aurreikusten du. Guztietan Euskadi jomuga eta bereziki bere gastronomia hedatu eta sustatuko da.

Horretarako, Sagardi lokal batzoitzan Euskadi Basque Country eta Euskadi Gastronomika-ri buruzko informazio-gune bat egongo da. Honez gain, Taldeak “Sagardi Club Txapeldun” duen fidelizazio programaren bazkideei Euskadi Gastronomikari buruzko informazioa helaraziko die. Aldi berean, akordioaren arabera Sagardi Taldeko lokaletan euskal produkturen jardunaldi gastronomikoak garatuko dira Gastronomika Clubeko kideekin: “Euskadi Gastronomikaren Astea Sagardin”. 

Akordioak Sagardiren jatorrizko ezaugarria eta kalitatean eta jatorrizko produktuan oinarritutako bere eskaintza gastronomikoa indartzen du, Euskadi Gastronomika Klubaren ezaugarrien arabera. Kluba Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Euskadi nazioarteko erreferente enogastronomiko bihurtzeko asmoarekin turismo kontzeptua goi-mailako mahaietatik jatorrizko euskal kultura gastronomikora zabalduz, lurraldeari, bere paisaiei, ekoizleei eta gastronomika ekitaldiei lotutako kultura gastronomikoa, hain zuzen ere.

Izan ere, kontzeptu hau bete-betean bat dator Sagardi Taldearen misioarekin, betiko euskal sukaldaritza berreskuratzeko bokazioarekin jaioa, kalitate proposamen sendo eta benetako baten bidez mundu zabalera zabaltzeko asmoz. Taldeak arreta berezia eskaintzen dio bere produktuen aukeraketari eta euskal artisau-ekoizleekin akordioak mantentzen ditu bere jatetxeetan Euskadiko produkturik onenak eskaintzeko, sortze-ikutu batekin eta Euskadiko ardorik eta sagardorik onenekin uztartuz.

“Euskadi Gastronomika”-ri buruz

“Euskadi Gastronomika” Euskadiko Turismo-Gastronomi-Produktu Klubaren marka da. Hiru hiriburuak eta euskal eskualdeek osaturiko sarea da lurraldearen nortasun eta kalitate gastronomikotik abiatuta turismo-produktu bat eraikitzeko sortua. Toki bakoitzan enogastronomiarekin zerikusia duten enpresen eta zerbitzuen borondatezko partaidetza bilatzen duena. Guztia enogastronomian Euskadiren lidergoa finkatzeko, gastronomiak erakarritako bisitari gehiago lortzeko helburuarekin turismo-kudeaketaren arlo guztiak optimizatuz. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren turismo-politikak bultzatu eta inplementatzen dituen elkarte publikoak, ekimen honetan eragile publiko zein pribatuekin dihardu lanean, aipatutako helburua lortzeko nahian “Euskadi Gastronomika”-ren inplementazioaren bidez.

“Euskadi Gastronomika”-ren kutsu berritzailea herriko turismo eta sukaldaritza arloaetako enpresa pribatu guztiei zabalik egotean ikusten da. Era honetara, Produktu-Klubean lehen, bigarren eta hirugarren sektoreek parte hartzen dute, ez baita goi mailko sukaldarientzako soilik diseinatutako ekimena, era guztietako eragileei zuzendua baizik, enpresa handietatik hasi eta txikienetara, nekazal esplotazio txikiak, artisau-gaztandegiak, upategiak edo nekazalturismoak, besteak beste.

Aldi berean, egitasmoa atxikitutako eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza filosofiarekin eraiki da. “Euskadi Gastronomika”-k turismo gastronomikoa indartzen laguntzen duten susperketa ekintza bateratuak bultzatzen ditu, sareko eta lan sinergikoa bultzatuz.

Informazio gehiagorako edota elkarrizketetarako:

Itziar Zarandona

izarandona@basquetour.eus

Tel. 94.607.75.98 

SAGARDI Taldeari buruz

www.gruposagardi.com

SAGARDI Taldea sukaldaritza arloko talde enpresariala da, 1996an sortua, sustrai gastronomikoetan bilatzeko asmoarekin goi mailako kalitatezko proposamen sendo eta benetakoak eskaintzeko. Urteotan sukaldaritza espezializatuan izen oneko marka bezala finkatutako egitasmoa da eta egun, izen ezberdinekin beste kontzeptu batzutan dibertsifikatua dago. SAGARDI Taldeak 29 establezimendu ditu (27 jatetxe eta bi hotel berezi) eta berezko kudeaketako catering-lerro bat, 4 naziotako 6 hiritan. SAGARDI taldearen intsigniak SAGARDI Cocineros Vascos, IRATI Taverna Basca, ORIO Gastronomía Vasca, EUSKAL ETXEA Euskal Taberna, GOLFO DE BIZKAIA, LA VINOTECA TORRES, MIGUEL TORRES Restaurante de Vinos, IBAI una Osteria Contemporània, 1881 per SAGARDI, SAGÀS, Pagesos, Cuiners & CO, SAGÀS Farmers, Cooks & Co., PORK…boig per tu, 1902 Cafè Modernista, OAXACA Cuina Mexicana, VINUM, Restaurant & Wine Bar y Cook Acontecimientos Gastronómicos catering-lerroa dira.

Informazio gehiagorako:

Arenalia Comunicación

Mireia González · Carol Ortiz

mgonzalez@arenalia.com · cortiz@arenalia.com Tel: 93 232 00 44 – 609 643 085 – 638 037 727

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y Sagardi firman un acuerdo de colaboración para la promoción de Euskadi y su gastronomía http://t.co/yhB752xgnJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)