Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak elkarrekin lan egingo dute Euskotrenen geltokiko trenbidea hobetzeko eta ingurua berroneratzeko

2015.eko irailak 15

Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmena sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Elgoibarko Udalaren artean, Elgoibarreko Euskotrenen geltokiko trenbidea hobetzeko eta inguru hori berroneratzeko.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek trenbide-sarerako helburutzat jotzen dute inguruak berroneratzea, ahal dela trenbideak barrera eta muga izan ez daitezen, batez ere hiri-esparru konplexuetan. Horretarako, ikuspegi sektoriala gainditzen dute, eta hirigintza-estrategien eta azpiegituren aurreikuspenaren arteko oreka topatuko da, guztia ere inplikatutako erakunde eta organismo guztien artean harremanak estutzeko kulturan sakonduta.

 

Ana Oregi sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Elgoibarko Udalak ondotxo dakite Elgoibarko trenbide inguruko hiri-antolamendua hobetu beharra dagoela, behar besteko kooperazioa eta asistentzia eskaintzeko, guztia ere geltokia hirian ondo integratuta, herrigunea eta San Roke auzoa lotzeko eta bien arteko trantsizio-gune izateko, irisgarritasuna hobetuta, bai oinezkoena, bai autoena.

 

Oregi sailburuaren esanetan, hainbat lan egingo dituzte: trenbidearen azpiegituretan hainbat jarduketa, sestrapeko eta gaineko esku-hartzeak, guztia ere etorkizunean trenbideak bikoizteko aukera utzita eta behar bezala kontuan izanda integrazio- eta irisgarritasun-irizpideak.

 

Honako hauek dira jarduketa honek biltzen dituen eraikuntza-proiektuak: Ubitarte Buru eta Ubitarte Gain bitarteko trazatuaren gaineko pasarela, 415.944,93 euroko kostuarekin; irisgarritasuna hobetzea baranda bat ipinita Juan Mugerza kalean, 64.457,91 euroko kostuarekin;   irisgarritasuna hobetzea bi igogailu ipinita Trenbide kalearen eta Juan Mugerza kalearen artean, 485.629,43 euroko kostuarekin; irisgarritasuna hobetzea San Roke zubian 86.463,01 euroko zenbatekoarekin; eta Trenbide kaleko aparkalekua hobetzea,  156.721,23 euroko zenbatekoarekin. Guztira 1.209.216,51 euroko inbertsioa izango da.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak partzialki finantzatuko du esandako hobekuntza-proiektuen zenbateko estimatua, gehienez ere 500.000 euroko inbertsioarekin.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)