Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gaur egungo justizia-arazoei heltzeko lehen topaketa profesionala hasi da gaur Bilbon

2015.eko irailak 14
  • Jardunaldiak irailaren gaur eta bihar izango dira, EHUko Bizkaia Aretoan, «Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehen topaketa. Justizia krisi-garaian» izenburupean.
  • Botere Judizialaren politizazio eta independentzia, ustelkeriaren aurkako borroka, espetxealdi iraunkor berrikusgarria, utzarazpenak eta zaintza partekatua izango dira foro profesionaleko eztabaidagai nagusiak.
  • Lehen edizioa izango duten jardunaldi hauek erreferentziazko foro bihurtzea dute helburu, eta, urtero, unean uneko gai juridiko esanguratsuen inguruan eztabaidatu eta sakontzea.

Justiziako Ministro Rafael Catalák, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, EAEko fiskal nagusi Juan Calparsorok, Bizkaiko Kanpuseko erretoreorde Karmelo Garitaonindiak eta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekano Juana Goizuetak «Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa. Justizia krisi-garaian» jardunaldien aurkezpena egin dute gaur arratsaldean Bilboko justizia-jauregian. Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon bertan.

Helburu nagusia izango da Botere Judizialaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren artean ezagutza trukatzea eta erlazioa aberastea, eta, horrez gain, erreferentzia-foro bihurtzea, urtero unean uneko gai juridiko esanguratsuenen inguruan eztabaidatu eta sakontzeko. Ikasturtearen hasierarekin bat egin nahi dira jardunaldiok, Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian eta Gipuzkoan dituen Zuzenbide-fakultateen campusetan, txandakatuz.

EGITARAU ITSATSITA

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, Pte Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, Juana Goizueta, Decana de la Facultad de Derecho de la UPV-EHU.