Berriak
Eu

URAk Inturiako presaren eraisketaren hirugarren fasea burutu du Leitzaran ibaian

2015.eko irailak 14
  • Hirugarren fasearen lanok beste 3,6 metro jaitsarazi dute Inturiako presa, 12 lan-egun ondoren eta 60.000 € inbertitu eta gero
  • Aurreneko bi faseak GURATRANS proiektuaren barne egin ziren: Europako proiektu bat, muga administratibo eta geografikoen gainetik, Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea bilatzen duena https://vimeo.com/83672760
  • 2016an, URAk eraisketa lanon 4. fasea egingo du, eta presa erabat erauziko da
  • Lanok EBko ingurumena hobetzeko LIFE programaren barne dira

Vitoria-Gasteiz. 2015.09.14. URAk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikituriko Uraren Euskal Agentziak, Elduainen dagoen Inturia presaren eraisketa-lanon hirugarren fasea bukatu du, Leitzaran ibaian. Inturiako presak ibaiaren uren jario askea eta tokiko faunaren joan-etorriak oztopatzen zituen bere 12 metro altu eta 60 metro luzeko paretarekin.

Hainbat urtez erabili gabe egon arren, presa hori tokiko arrain-espezieentzat iraganezinezko oztopo bat izaten jarraitzen zuen Leitzaran ibaian; jada, nahiko aldatuta presa-txikiz eta zentral hidroelektrikoentzako presaz josita baitago.

Halere, Inturiako presa zen zalantzarik gabe ibaian zegoen oztoporik nagusiena: izan ere, hartu-eman ekologikoa errotik erauzten baitzuen goi eta beheko tarteen artean. Halaber, urtegi artifizial zabala sortzen zen, eta, hartara, ibai-fauna bertan bizitzeko ezinbesteko diren tarte azkar eta geldiune txikien segida eteten zen.

Presaren tamainagatik zein urtegian metatutako sedimentu andana dela-eta, Inturiako presaren eraisketa lau fasetan egiten ari da:

Eraisketa atalka egitea aukerarik egokiena da, sedimentu solidoen emari naturala berrezartzen baitu pixkanaka. Jada burututako hiru faseetako bakoitzean, presaren altuera bi eta hiru metro artean jaitsarazi da, eta tentuz aritu izan da eraisketak aske zitzakeen sedimentu-kopurua gehiegizkoak izan ez  zitezen (presatik ibaian behera eragin txarrik sor ez zezan).

 Ageriko oztopo honen eraisketak ibai-sarearen tarte nabarmen bat askatuko du, eta ibaian gorantz, ibaian beherantz, tokiko espezien mugimendu naturalak berreskuratuko ditu. Horrek guztiak habitaten kontserbazio-egoera hobetuko du Leitzaranen; bai habitat urtarrak, bai lurtarrak. Izan ere, presa honek oztopatu egin baitu ibaian bizi zitezkeen espezien egonkortzea, nahiz haien tamaina potentziala erdiestea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)