Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bide-segurtasunaren aurkako delituengatik ezartzen diren GLZ-en esperientzia pilotoaren ebaluaketa

2010.eko uztailak 23

356 gidari, gehienak gizonezkoak (%92), hiru euskal hirietako ikastaroetara joan dira

Izena eman zutenen artean hamarretik bederatzik tailerra arrakasta handiz bete dute

Justiziako sailburuordeak, José Manuel Fínezek, alegia, gaur oso balorazio ona egin du gizartearentzat lan egiteko zigorrak betetzeko, bide-segurtasuneko tailerren esperientziari dagokionez. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Trafiko zuzendaritzek joan den maiatzaren 21ean hiru euskal hirietan ipini zuten martxan.  

Espainian  pilotua den esperientzia honek aukera eman die trafikoko segurtasunarekin loturiko delituengatik zigortutako 356 gidariei gizartearentzat lan egiteko epaileak nor berari ezarri zien zigorra betetzeko.  

Programa pilotua joan den uztailaren 10ean bukatu zen. Lau asteko tailerretan bideratu da eta, parte hartzen zutenen lanorduei enbarazu ez egitearren, ostiral eta larunbatetan izan dira tailerrak.  Bizkaian sei tailer izan dira, lau Gipuzkoan eta lau Araban.

Eusko Jaurlaritzak esperientzia pilotuari buruz egin duen balorazioa oso ona da, jarraian azaldutako datu hauek horrela erakusten duten bezala:

 

Gai

Ez gai

Ikas. guztira

Plazak ofertadas

BILBO

152

12

164

180

DONOSTIA

97

10

107

120

GAZTEIZ

66

19

85

120

GUZTIRA

315

41

356

420

Maiatzetik uztailera arte bide-segurtasunaren aurkako delituengatik zigortu diren pertsonentzat espetxeek erabilgarri jarri zituzten 420 plazatik %84, 76 hau da 356, bete ziren, eta horietatik 329 gizonezkoak izan ziren (%92,42) eta 27 emakumezko (%7,58).

356 pertsona horien artean tailerra arrakastaz gainditu zutenak guztira 315 izan dira, hau da, guztien %88,48.  Beraz, izena eman zutenen artean hamarretik  bete egin zuten bederatzik tailerrak eskatutakoa. Ikastaroa gainditu ez zuten 41 horietatik (horien artean bakarrik bi emakumezko dago) hamahiru ez ziren joan aurrez aurreko saio teorikoetara eta beste 28k nola edo hala ezarritako jardunaldien zati bat bete egin zuten.

Emaitza horiek ikusi ondoren, Justizia Sailak espetxeekin eta Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiarekin batera adierazi du agian beharrezkoa dela TASEVAL- tailerrei egonkortasuna ematea gizartearentzat lan egiteko zigorrak (GLZ) betetzeko  tresna gisa. Horrela nolabait, irtenbide bat egongo zen pilatzen ari diren zigorrak bete ahal izateko eta ez saihesten da horiek preskribatzea. Gainera, horrela bide-segurtasun alorrean heziketako eta sentikortzeko lana burutuko da. 

Esperientzia pilotuak irailetik aurtengo bukaerara arte jarraituko du, berriro ere hiru euskal hirietako justizia jauregietan. Horrekin aurreikusten dena da Espetxeen eskura guztira 720 plaza berri jarriko direla, eta hortaz, urtearen bukaerarako 1.140 plaza eskainiko dira.

Argi dago baldin eta tailer hauek egoki betetzen badira, zigortutako pertsonentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat onuragarria dela zigorrak betetzeaz gain hezten direlako zoritxarrez oso maiz gertatzen den delitua egiten zutenak. Horrek erakusten du hasitako bidea zuzena dela eta datozen hiletan gai horretan sakondu eta hobetu behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejero de Justicia