Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik 2016an 84 milioi euro bideratzea aurreikusi du Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Estrategia garatzeko.

2015.eko irailak 14
  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu Euskadik Klima-aldaketara egokitzeko gauzatuko dituen ekintzak.
  • Klima-aldaketaren aurkako euskal estrategiak aurreikusitakoaren arabera, % 40 murriztuko da berotegi-efektuko gasen isuria 2030erako, eta % 80, berriz, 2050erako, 2005en aldean.
  • Aurrekontu hori estrategia ezartzeko berariazko aurrekontu-baliabide gehitze bat da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 14a

Klima-aldaketaren arlorako aurreikusitako Euskadiko 2016ko aurrekontu osoa 84 milioi eurokoa da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik esan duenez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordean.

 

Eusko Jaurlaritzak pasa den ekainean onartu zuen Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Estrategia (Klima 2050). Agiri horretan daude jasota ingurumen-egoera berriaren ondorioak arintzeko jarduteko ildoak eta tresnak, ondorio horietara egokitzekoak eta, berotegi-efektuko gasen isuri gutxiko ekonomia garatuta, lehiakortasuna handitzekoak. Planaren helburu nagusietako bat da 2030 urterako % 40 murriztea isuriak –2005 urtearekiko–, eta 2050 urterako % 80.

 

Ana Oregik Ingurumen Batzordean adierazi duenez, «estrategia berri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak konpromiso sendoa duen euskal gizartea eta ekonomia jasangarri eta lehiakorra egituratu nahi ditu. Aurreikusi diren jarduerak bat datoz Europar Batasunak arlo horretan ezarritako eginbeharrekin eta epeekin, baina Euskadik tresna propio bat behar du, bertako gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ezaugarrietara egokitua. Herrialde-mailako proiektua da, Jaurlaritzako Sail guztiak barne hartzen dituena, zeharkakoa denez, eta, aldi berean, koherentea hiru lurralde historikoetan eta udalerrietan bultzatutako politikekin».

 

Aurrekontu hori, 84 milioi euro inguru, Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Estrategia ezartzeko berariazko aurrekontu-baliabide gehitze bat da. 2016rako aurrekontu horretatik abiatuta, urteko gastua batez beste % 2 inguru igoko dela aurreikusi da (2020ra arte). «Estrategia zuzen abian jartzeko kalkulatutako aurrekontu operatiboa 439 milioi eurokoa da, 2020rako bide-orriaren urteetan banatuta», azaldu du Ana Oregik.  Ekintza horien eragin ekonomikoak 2015-2020 aldirako erakusten duenez, neurri horiek 57 milioi euroko jarduera ekonomikoa sortuko lukete Euskadin; eta urtero hurrengo 5 urteetan guztizko 1.030 enplegu «gordin» sortzearekin lotuta joango dela.

 

«Klima-aldaketaren aurkako euskal ekinbideak bi funtsezko ardatz izango ditu; arintzea eta egokitzea, lurraldeak etorkizuneko erronkei aurre egin ahalko diela ziurtatzeko. Klima-aldaketaren aurkako estrategiak ingurumen-erronka horren gaineko ikuspegi zeharkakoa du, sektore-politika guztiek barne hartzen baitute klima-aldaketaren aldagaia», nabarmendu du Oregi sailburuak.

 

Sailburuak azaldu duenez, «Eusko Jaurlaritzak erantzukidetasun-printzipioaren arabera jokatu du, Euskadik Europako isurien % 0,5 besterik sortzen ez badu ere. Klima-aldaketa erronka globala da eta Euskadik dagokion erantzukizun-kuota bere gain hartuko du, konpromiso sendo eta eraginkor baten bitartez».

 

«Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Estrategiak euskal gizartearen eskaera bati erantzuten dio. Herritarren % 72k ezinbesteko eta premiazko kontutzat jotzen dute ingurumena babestea eta poluzioari aurka egitea; bigarren ingurumen-arazo garrantzitsuentzat, klima-aldaketa hartzen dute», azpimarratu du Oregik.

 

Klima-aldaketari buruzko estrategia onartu da bakarrik sei hilabete geratzen direnean Parisen egingo den Klima-aldaketari buruzko Munduko Konferentziarako (COP21). Mundu osoko herrialdeak bilduko dira klima-aldaketaren arloko nazioarteko konpromiso berriak ezartzeko, eta zeresan handia izango du Euskadik bertan, ingurumeneko politiketan liderra denez.

 

Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Estrategiak bederatzi helmuga, hogeita lau jarduteko ildo eta hirurogeita hamar ekintza zehatz aurreikusten ditu.  2050erako estrategiaren ikuspegiaren arabera, Euskadik karbono gutxiko eta klima-eraginetara egokitutako ekonomia dauka, ezagutzan oinarritutako klima-aldaketaren arloko politika bat finkatzetik eratorria; horrek ahalbidetu du berrikuntzak eta garapen teknologikoak eskaintzen dituzten aukerak baliatzea. Hori guztia euskal gizartearen eragile guztien erantzukidetasunagatik gauzatu ahal izan da, herri-administrazioaren ekintza eredugarriak bultzatuta».

 

Helmugak eta jarduera

1. helmuga: Karbono gutxiko energia-eredu baten alde egitea. Jarduteko ildoak: Eraginkortasun energetikoa hobetzea eta energia-eskaera kudeatzea. Energia berriztagarriak bultzatzea. Eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko irizpideak sustatzea hiri-ingurunean, «zero isurpeneko eraikuntzak» lortzearren.

2. helmuga: Isurpenik gabeko garraioa helburu. Jarduteko ildoak: Intermodalitatea eta BEG emisio txikiagoak dituzten garraiobideak bultzatzea. Petrolioaren eratorrien kontsumoa ordeztea. Garraio-azpiegituretan urrakortasun-irizpideak eta moldaera-irizpideak txertatzea.

3. helmuga: Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea. Jarduteko ildoak: Klima-aldaketarekiko erresilientea, konpaktua eta erabileran mistoa den hiri-egitura bultzatzea. Lurralde-estrategian urrakortasunaren analisia eta klima-aldaketarako egokitzapena txertatzea.

4. helmuga: Natura ingurunearen erresilientzia handitzea. Jarduteko ildoak: Ekosistemen multifuntzionaltasuna sustatzea prozesu biologikoen eta geologikoen erregulatzaile gisa. Klima-aldaketaren aldagaia txertatzea kostaldeko eremuen kudeaketan.

5. helmuga: Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta haren isurpenak murriztea. Jarduteko ildoak: Nekazaritza-ekoizpen integratua, ekologikoa, tokikoa eta BEG emisio gutxiagokoa sustatzea. Euskadik karbono-hustuleku gisa duen indarra areagotzea. Lehen sektoreko praktikak eta kudeaketa klima-baldintza berrietara moldatzea.

6. helmuga: Hiri-hondakinen sorrera murriztea eta zero isurpen lortzea trataerarik gabe. Jarduteko ildoak: Hiri-hondakinen sorrera murriztea. Bilketaren eta gaikako bereizketaren ratioak areagotzea eta ondoren berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea.

7. helburua: Arriskuei aurre hartzea. Jarduteko ildoak: Epe luzera begira bermatzea ur-hornidura hainbat erabileratarako. Eraikitako ingurunearen eta azpiegitura kritikoen (energia, ura, elikadura, osasuna eta IKTak) erresilientzia bermatzea muturreko gertaeren aurrean.

8. helburua: Berrikuntza, hobekuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea. Jarduteko ildoak: Berrikuntza sustatzea eta ezagutza zientifikoa hobetzea eta transferitzea. Klima-aldaketaren efektuen monitorizazio- eta jarraipen-sistema bat ezartzea.

9. helmuga: Euskal administrazio publikoa arduratsu, eredu eta erreferente izatea klima-aldaketaren arloan.             Jarduteko ildoak: Klima-aldaketaren arloan trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-jarduerak garatzea. Klima-aldaketaren arloan biztanleak sentsibilizatzea, prestatzea eta informatzea. Zero emisio maila duen administrazio publikoa. Klimaren arloko ekintzarako erakundeen arteko koordinazio mekanismoak finkatzea. Euskadi nazioarteko mailan kokatzea klima-aldaketaren arloan.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 21

    Como puedo pedir una cita con Ana Oregi, para presentarla un proyecto que se ajusta en gran medida a la Estrategia de Cambio Climático 2050.

  • 2015.eko irailak 18

    Milesker.
    Pues con estas instituciones me pondré en contacto.
    Aio!!!

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015.eko irailak 18

    Estimado Sr García: Gracias por intervenir en Irekia. Ni qué decir que un incremento de la vegetación, corecta, ambiental y profesionalmente planificado, en nuestra superficie geográfica, siempre será bien acogido. Son los ayuntamientos y entidades locales quienes planifican esa medida en lo que concierne a su extensión municipal y las Diputaciones Forales las encargadas del entorno de carreteras y autopistas en lo que concierne a suelos públicos

  • 2015.eko irailak 17

    Una buena idea simbólica y esperanzadora para la sociedad sería incrementar ntablemente la vegetación en zonas urbanas y a carreteras y autopistas.
    Este es un punto que aunque los números puedan decir que somos punter@s la realidad es que sería muy importante cara a que la ciudadanía viesemos esas mejoras y nos llenase de ilusión debido a la proximidad en los desplazamientos de nuestro día a día.
    Aio!!!

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)