Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

NEIKERek erakutsi du ustiategirik ohikoenak jasangarrienak direla

2015.eko irailak 14

NEIKER-Tecnaliak Euskadiko esne-ardiaren sektorearen jasangarritasuna ebaluatu du.

NEIKER-Tecnalia – Nekazaritzako Ikerketa eta Garapeneko Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko irabazi-asmorik gabeko sozietate publikoak, Euskadin esne-ardiaren jasangarritasuna ebaluatzen duen doktore-tesia aurkeztu du; ebaluazio hori egiteko, NEIKER-Tecnaliak INTIArekin (Nafarroa), Sevillako Unibertsitatearekin eta Leongo Unibertsitatearekin batera garatutako tresna bat erabili da. Tresna hori ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik ustiategien jasangarritasunari buruzko 112 adierazle eskuratzeko garatu da. Tresna horrekin eskuratutako emaitzen bidez, ustiategi baten egoeraren diagnostikoa egin daiteke, jasangarritasuna kontuan hartuta, ustiategien epe luzeko bideragarritasunean balio hoberenak eskuratzeko aukerak eta ahultasunak identifikatzeko.

Idiazabal gazta egiteko Latxa ardiaren esnearen ekoizpen-azterketa baliatuz, ustiategi ohikoenetan jasangarritasuneko balio onargarriak identifikatu dira.

Hori horrela, azterketan antzematen da ustiategi horiek lotura sendoa dutela lurraldearekin, eta, ingurumeneko indarguneen artean, honako hauek dira nabarmenenak:

- artzaintza, ingurunean eragin positiboa duen jarduera baita.
- abeltzainarentzako autonomia handiagoa, elikadurari dagokionez, eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun gutxiago.
- nekazaritza-paisaiaren sorrera
- ohiko jarduerei osagai kultural handiarekin eta lurraldeari lotuta eustea.

Modu berean, ikuspuntu sozialetik, ustiategi tradizionaletan balio onargarriagoak identifikatu ziren, eta honako alderdi hauek antzeman ziren: gizartearekiko hurbiltasuna, besteak beste, merkaturatzeko bide laburrak erabiliz, eta belaunaldien artean “egiten jakitea” mantentzen duten ustiategien familia-izaera.

Ikuspuntu ekonomikotik, emaitza onenak ustiapenean gazta ekoizten duten ustiategiek lortu zuten.

Sektorearen ahulezia gisa, ebaluazioaren tresnari esker, baliabide naturalak egoki erabiltzeko beharrarekin lotutako alderdiak identifika daitezke, eta, besteak beste, mantenugai, energia eta berotegi-efektuko gasei dagokienez, eraginak saihestu daitezke.

Karbono-aztarna

Tesi honek, gainera, Euskadin ekoitzitako ardi-esnearen karbono-aztarnaren kalkuluaren emaitzak aurkezten ditu, ardi-esnearen kg bakoitzeko 2 eta 5.2 kg arteko CO2-ko tartearekin. Azterlan honek, klima-aldaketa arintzeko neurri gisa, sistema horien karbono-bahiketaren gaitasuna jaso zuen, % 40ko gaitasunarekin artzaintzak eta ongarriketa organikoak garrantzia duten ustiategietan.

Euskal abeltzaintza-sektorearen garrantzia

Abeltzaintza euskal gizartean jarduera garrantzitsua izan da eta da, eta gure lurraldeari, dietari eta kulturari oso lotuta dago. Hala ere, elikagaien ekoizpen-ereduek zenbait erronkari erantzun behar diete, hainbat lasterren: nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpenak ingurumenean duen eragin negatiboa, gaur egun ekoizteko moduan baldintzatzen dituzten ageriko klima-aldaketak, gorantz doazen ekonomiek haragi-produktuen inguruan egiten dituzten eskari handiak eta biztanleriaren hazkuntza (10.000 milioi pertsona kalkulatzen dira, 2050erako).

Gainera, Europan, lehen sektorea suspertu egin behar da eta baserrialdeek arreta berezia behar dute, balioa handitzeko, horiek jendez ez husteko eta, oro har, nekazaritzako jarduera ez eteteko.

Horretarako, garrantzitsua da identifikatzea zein diren epe luzeko sektorearen bideragarritasuna lortzeko alderdiak, modu jasangarrian, jasangarritasuna gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspuntutik begiratuta.

NEIKER-Tecnalia, lehen sektorerako erreferentziazko zentroa

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritzako Ikerketa eta Garapeneko Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko irabazi-asmorik gabeko sozietate publikoa. Zentro teknologiko honek I+G jardueren helburu hauekin du konpromisoa: nekazaritzako ekoizpen-sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketako teknologia berriak garatu eta aplikatzea eta nekazaritzako elikagaien industria eraldatzailearen kalitatearen, bereizgarriak dituzten produktuen eta kontsumitzailearen eskakizunak betetzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)